🎥 Hitza Hitz Lan Taldeari behakoa: Sabine eta Maël-ekin zuk ere metamorfosi ekologikoa sustengatu!

Laster 3 urte dira hautetsiek Metamorfosi Ituna izenpetu zutela.

Parada izanen da Hitza Hitz batzordeko Begirale ekologikoek hautetsien ekintzen bilana egiteko, eta gure lurraldean metamorfosi ekologikoaren bilakaeraren egiazko mapa egiteko!


Txosten honek hainbat hilabeteko lana galdeginen digu Herriko Etxeek eta Euskal Elkargoak egin ditzaketen -edo oraindik egin ez dituzten- ekintzen berriak lortzeko eta aztertzeko.
Emaitza hauek ekainaren 5ean ezagutaraziko dira Ingurumenaren Mundu mailako  Egunaren karietara eta bertan ekitaldi publiko bat antolatuko dugu Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoera ezagutzera emateko, 3 urte 2020ko Herriko Etxeetako hauteskundeak eta gero.

Zu zara gure energia: zure laguntza ezinbestekoa da ekintza indartsuak burutzeko eta gauzak aldatzeko.

Zu zara gure indarra!

Zure ekarpena egiten ahal duzu kidetuz edo emaitza bat eginez (zure emaitzaren % 66 zergetarik kentzen ahalko duzu) ordaintzeko manera hauen bidez:

– Internet bidez, kidetuz https://bizimugi.eu/eu/bizi-ren-ekintza-sustenga-ezazue edo euskoz, zure eusko kontuaren zenbakia igorriz bizi.adhesion@gmail.com helbidera.

– Emaitza eginez: 

  • https://www.helloasso.com/associations/bizi/formulaires/11/widget
  • edo txeke bat: (Biziren izenean beterik) helbide honetara igorriz: Kordelierren karrikako 20a, 64100 Baiona.
  • Euskoz: Euskal Monetaren webgunean transferentzia eginez (Kontuaren zenbakia: 711458641).