“Asteburu bat euskaraz, Bizirekin”: otsailaren 22 eta 23an!

Tartasenean, etxe aitzinean, formakuntza saio bat, Nafarroaren historiari buruz.

Hara! Bizi!ko Ahobizi eta Belarriprest-en asteburua finkatua da!

Nun:

Donibane Garaziko Tartasenea aterpetxean.

Noiz:

Hasiera: larunbata, otsailaren 22a, 14:00etan ttanko!
Bukaera: igandea, otsailaren 23a, +/-13:00, Donibane Garaziko Libertimendutik landa!

Zertako:

Biziko kide eta laguntzaileen artean momento goxoak elkarrekin eta euskaraz bizitzeko!

Asteburua behar bezala antolatzeko, zuen presentzia oraindanik baieztatu, hemen klikatuz!

Euskaraz Bizi!n lan taldea
06 84 52 74 35

Asteburuko programa

Larunbatean, otsailaren 22an:

14:00-14:30: Ahobizi & Belarriprestentzat Harrera & Elkar ezagutza jokoa.

14:30-16:30: Ahobizientzat Irratigintzari lotua den ahozkoari buruzko formakuntza, Belarriprestentzat joko parte hartzaile eta pedagogikoak.

16:30-17:00: Pausa

17:00-19:00: Ahobizientzat euskarazko akats klasikoen gainditzeko formakuntza, Belarriprestentzat joko parte hartzaile eta pedagogikoak.

19:00-20:30: Afari partekatua zakutik ateratua!

20:30-22:30: “Gure erreketako arrainak eta klima aldaketa” Mikel Cherbero-ren ez ohizko hitzaldia.

Igandean, otsailaren 23an:

Gosaritik landa, Libertimenduaren aurkezpena… eta 11:00etan Donibane Garaziko Libertimenduaren gozatzera!

Izena emaitea baitezpadakoa. Lehen bai lehen osatu izen emaite fitxa, pundu bat egina izan dadin otsailaren 9ko.