Donibane Garaziko Tartasenea aterpetxean, otsailaren 22 eta 23ko asteburuan, Donibane Garaziko Libertimendu garaian… Biziko kide eta laguntzaileen artean momento goxoak elkarrekin eta euskaraz bizitzeko parada ukan dute Bizi!ko hainbat « Ahobizi » eta « Belarriprest »ek!
Hara jarraian, asteburuan iragan diren formakuntzetan erabiliak izan diren euskarriak :
Larunbatean, otsailaren 22an:
14:00-14:30: Ahobizi & Belarriprestentzat Harrera & Elkar ezagutza jokoa.
14:30-16:30: Ahobizientzat Irratigintzari lotua den ahozkoari buruzko formakuntza, Belarriprestentzat joko parte hartzaile eta pedagogikoak.
16:30-17:00: Pausa
17:00-19:00: Ahobizientzat euskarazko akats klasikoen gainditzeko formakuntza, Belarriprestentzat joko parte hartzaile eta pedagogikoak.
19:00-20:30: Afari partekatua zakutik ateratua!
20:30-22:30: « Gure erreketako arrainak eta klima aldaketa » Mikel Cherbero-ren ez ohizko hitzaldia.
Igandean, otsailaren 23an:
Gosaritik landa, Libertimenduaren aurkezpena… eta 11:00etan Donibane Garaziko Libertimenduaren gozatzera!