Zuen emaitzak, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren alde!

Justizia klimatiko eta sozialaren desafioa altxatzeko, zuen beharra badugu! Elkarrekin, trantsiziotik metamorfosira!!

Talde ekintzaren indarrak eta Biziren metodoek garaipen zenbait ekarri dizkigute klima eta gizarte justiziaren aurka zihoazen proiektuen aurka, Sudmine enpresak zuen urre mehategi proiektua, 126 km² zabal zen eremua eta 3 JDB mehatxatzen zituena, bertan behera utzi izana, adibidez.

Azken hauek alternatibak garatzen eta herritar indar harremana sortzen ere lagungarriak izan dira, besteak beste Euskal Herriaren metamorfosiaren aldeko ituna herri bozetan hautatu 46 Herriko Etxek izenpetzearekin,  84 zerrenda sinatzaile zirelarik.Azken 4 urteen bilana eta Bizirentzat datozen 4 urteendako perspektibak jarraian atxemanen dituzue: https://bizimugi.eu/feuille-de-route-pour-2020-2024-de-la-transition-a-la-metamorphose-trantsiziotik-metamorfosira

2021ean, Bizik mobilizatzen eta bere ekintza moldeen egokitzen jarraituko du, larrialdian gira eta! Sekulan baino gehiago sendotu behar gira eta indar harremana azkartu!

Guretzat, herritar mobilizazioak funtzio bikoitza badu. Erabaki hartzaile politiko eta ekonomikoei buruz presioa egiten ahal du, azkartuz doan arau gure helburuen alde den  indar harreman herrikoi bat eraikiz, garaipenen lortzeko eta erabaki hartzaileak ekitea  behartzeko.  Erresistentzia ere erabili behar dugu klima suntsitzaileak diren behar gabeko proiektuen sortzea saihesteko, eta gure lurraldearen metamorfosian engaiatzeko.

Datozen 4 urteentzat Biziren erronkak

  • Lurraldearen metamorfosi ekologiko eta soziala zehatza bilakarazteko ekarpena, martxan diren alternatibei sustengua ekarriz eta Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeen Herrien eta Hirigunearen mailako engaiamenduen jarraipena eginez. 
  • Masa mugimenduaren eraikuntza, alternatiben aitzinean emaitearekin bai eta ere agertzen ahal litaizken klima suntsitzaileak diren proiektuei erresistentzia egitearekin. 
  • Jadanik martxan diren hainbat proiekturen jarraipena, bereziki mugikortasunaren eta etorkinen gaiaren arloko sentsibilizazioa. Baina ere ekintza eremu berri batzuren abiatzea, etxebizitzaren eta digitalaren arloan. 

Biziren lanaren eta ekiteko medioen indartzean parte hartzen ahal duzu, emaitza bat eginez edo kide bilakatuz (zure emaitzaren %66a zure zergetatik kentzen ahal da) jarraian diren ordainketa moldeen bidez:                    

-Kentze automatikoaren bidez: https://bizimugi.eu/eu/bizi-ren-ekintza-sustenga-ezazue 

-Helloassoren bidez transferentzia eginez: https://www.helloasso.com/associations/bizi/collectes/ton-don-pour-la-metamorphose-ecologique-du-territoire

-Txeke bat Biziren izenean igorriz Kordelierren karrikako, 20.,  64 100 Baiona helbidera.   

-Eusko transferentziaz Euskal Monetaren web gunean (Gure informazioak: BIZI Elkartea; Kontu zenbakia : 711458641)  

Esker handi bat zuen sustengua gatik. Jakin ezazue egin ahalak eginen ditugula zuen sustenguaren eta denek altxatzekoa dugun desafio historikoaren heinean egoiteko.