Zerga ihesa : Bizi !-k Miarritzeko BNP-Paribas agentzia bat okupatzen du

Azaroaren 16a asteazken hontan, 10ak t’erditan, Bizi !-ko 31 militantek BNP Paribas Miarritzeko agentzia bat okupatu dute, banku honek zerga ihesan duen papera salatzeko. Jon Palais-rekin elkartasuna agertu nahi zuten ere, Bizi !-ko militante hau Akizen auziperatua izanen delako urtarrilaren 9an astelehenarekin « taldean egin ohointza »gatik, 5 urte kartzela zigorra arriskatzen ditu.

BNP Paribas-k salaketa egin zuen Jon Palais-ren kontra Pariseko bere agentzia batean parte hartu baitzuen aulki bahiketa ekintza batean. Aldi huntan, Bizi !-ko militanteak aulki batzuekin sartu dira agentzia barnera. Ezaguna den Apostrophe telesailaren platoa berregin dute ironikoki, Bernard Pivot faltsu batekin, osoki zerga ihesari buruzko emankizun batentzat!

Bernard Pivot faltsuaren ondoan, idazle faltsu batzuek egiazko liburuen pasarte luzeak irakurri dituzte, titulu esanguratsuekin : Antoine Peillon-en « Ces 600 milliards qui manquent à la France » ; Alexis Spire eta Katia Weidenfeld-en « L’impunité fiscale. Quand l’État brade sa souveraineté » ; ATTAC eta Basta-ren « Le livre noir des banques » ; Christian Chavagneux et Ronen Palan-en « Les Paradis fiscaux » ; Michel Pinson eta Monique Pinson-Charlot-ren « Tentative d’évasion (fiscale) » ; Nicolas Shaxson-en « Les paradis fiscaux. Enquête sur les ravages de la finance néolibérale » ; “La grande évasion. Le vrai scandale des paradis fiscaux” de Xavier Harel ; Bastian Obermayer eta Frederik Obermayer-en « Le secret le mieux gardé du monde. Le roman vrai des Panama Papers » ; Alain Bocquet eta Eric Bocquet-ren « Sans domicile fisc ».

Bankuko bezero eta langileek aditu ahal izan dituzte liburu horien pasarte osoak zerga ihesaren kostu eta mekanismoetaz, BNP Paribas-ren eta beste bankuen parte hartzeaz gaitz honetan, baliatzen duten inpunitateari bukaera emaiteko proposamen ugari zerrendatuz ere bai. Anartean, beste militante batzuek eskuorriak banatzen zituzten, #AulkiBahitzaileak plataformak (ATTAC, les Amis de la Terre, ANV-COP21, Bizi, Solidaires Finances Publiques) hexagono osoan abenduaren 9 eta 10ean « zerga ihesa antolatzen duten bankuak okupatu » mobilizazio egunetara deitzeko.

Baionan, Bizi!-k hitzordua finkatzen du beste ekintza batentzat abenduaren 10ean bere egoitzan Cordeliers karrika 22 Baionan 9:30etan. Bizi!-ren zaleak deituak dira aulki batekin etortzera.

Max Rademacher-ek, Bizi!-ren bozeramaileak, urtarrilaren 9an astelehenarekin Akizen iraganen den Jon Palais-ren auziarentzat masiboki mobilizatzera deitu ere du. « Inpunitate fiskalaren auzia eginen dugu! Ez dira deiadar joleak auziperatu behar, bankuek antolatu zerga ihesa baizik! ».

Bankuak 12:15etan hetsi behar zuelarik, okupazioak segitzen du beti, militanteek ez baitute lekutzeko asmorik 9 liburuak osoki irakurri gabe, eta horrek denbora ainitz, ainitz hartzen ahal luke.

procesevasionfiscalebnp2