Baionatik Hendaiaraino Bizik antolatutako etorkinekilako elkartasunezko ibilaldian 200 pertsonatik goitik parte hartu dute uztailaren 13 eta 14an. Etapaz etapa, pasarazten zen lekuko-makil batek bazuen barnean Cédric Herrou militanteak idatzitako mezu bat, Hendaiako Erretentzio administratibo zentroaren aitzinean irakurria izan dena. Honek hobengabeen presondegiratzea eta gizatasunaren eta haurridetasunaren baloreen ukoa salatzen zuen. Ibiltariek, une honetan legebiltzarrean eztabaidatzen den Geriza-Immigrazioa legearen xedea salatu dute. Bizi!k etorkinen Erretentzio zentroak helburutzat hartzen segituko du, errepresio eta atxilotze politikaren sinboloak baitira, eta aitzitik deitzen du indartzera hemen eta orain errefuxiatuekilako harrera eta elkartasuna. Uztailaren 14 honetan, era berean, Baionan maiatzaren lehenean zabaldutako deiari ihardetsiz, ibilaldi berdintsuak joan dira Vincennes, Sète eta Perpignan hirietako Erretentzio zentroei buruz.
Régine Béziat, Euskal Herriko Giza Eskubideen lehendakariak du Bizi!k antolatutako etorkinekilako elkartasunezko ibilaldiaren abiatzea eman. Uztailaren 13 honetan, Geriza-Immigrazioa legearen xedea salatu du René Cassin-en sortetxearen aitzinean, hau izan delarik 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen unibertsalaren idazlari ordea :«Urruntze neurrien eraginkortasuna indartzeko estakuruan, azken frantses lege proiektuak sobera areagotzen ditu kontrol eta askatasun gabetzeen neurriak (obligaziozko bizilekua ematearen sistematizatzea, atxikitze iraunpenaren emendatze handia), horiei gehitu behar zaie Dublineko prozedurapean diren jendeen erretentzioan sartzea». Gero, 15:00etan, lehena izan da, Baiona eta Hendaiako etorkinen Erretentzio zentrorainoko 10 etapetan 10 aldiz eskuz aldatuko den lekuko-makila eramaten.
Itsas bazterra segituz, uztailaren 14eko asteburu honetan mukurru beteak diren bideak hartuz, milaka pertsona gurutzatu dituzte ibiltariek eta anitz sustengu eta txalo solidario bildu. Ostiral arratsean ibilaldia Arbonan gelditu da, pesta giroko gaualdia gozatzeko, Boujalal taldeak alaiturik. Gero, berriz abiatu da, larunbat goizean, Donibane Lohizuneko portuan pausa bat eginez, piknikatzeko. 33 pertsonek ibilaldi osoa egin dute, hots, 45 km bi egunetan, eta beste 186 pertsonek martxaren parte bat: erran nahi baita orotara 219 ibiltari solidario izan direla. 150 pertsonatik goitik egin dute Ibilaldiaren azken etapa Hendaian.
Haien artean ikusten ahal ziren: Marko marrazkilaria, Mikelon Zuluaga 2016an Grezian preso sartua izan zena, migratzaileak sustengatzeagatik, Beñat Achiarry eta Maialen Errotabehere kantariak, Alec Cadi, Juliette Bergouignan eta Florence Warembourg militanteak, Beñat Elizondo musikaria, Gerar Karrere SOS Arrazakeria-koa eta Marie Cosnay idazleak. Horiek guziek lekukoa hartu dute, aldizka. Alabaina, lekuko hortan, mezu bat bazen Cédric Herrouk bereziki martxa hortako idatzia (*). Cédric Herrou laboraria da, La Roya ibarrekoa, etorkinekilako elkartasunaren ikur bilakatua. Martxa Hendaiako Erretentzio zentrora heltzean, Marie Cosnay idazleak mezu hori irakurri du. Alabaina, Marie Cosnay atzerritar heldugabe bakartuen sustenguan bereziki engaiatua da.
Bizi!-ko Malika Peyraut-ek, martxa bururatzean, Europaren eta Frantziaren oraingo immigrazio politikek ekartzen dituzten heriotzak eta sufrikario ikaragarriak salatu ditu. Oroitarazi duenez «azken 4 asteetan, 600 pertsona baino gehiago ito dira Mediterraneoan, haien artean niniak eta haur gazteak, Médecins Sans Frontière erakundearen zenbakien arabera. Alta, Macron-ek eta Collomb-ek, beren Asile-Immigration legearen bidez, gogortasun, errepresio eta krudeltasun gehiago ezarri nahi lukete halako egoeran?».
Beti Bizi!-ren izenean, Haize Mouesca mintzatu da, eta jendeari dei egin dio «horrelako elkarretaratzeak, martxak, ekintzak eta Deiak sekula baino gehiago egitera, Erretentzio zentro administratiboen kontra. Izan ere, zentro horiek errugabeen zigortzeko zinezko presondegiak dira, migratzaileen kontrako errepresio, atxilotze eta kanporatze politika bihozgabe horren ikur ahalkegarriak. Bada, politika horren kontra borrokatzen gara; eta badakigu historiak politika hori gogorki jujatuko duela. (…) Politika lotsagarri eta anker horien kontra, migratzaileen harrera eta haiekilako elkartasun konkretua orotan indartzera dei egiten dugu. Aterpetzetik laguntza material eta diruzkora, irakaskuntza, administrazio edo, sinpleki, jendetasun alorretako laguntzatik iraganez, denek zerbait egiten ahal dugu, bakoitzak gure heineko laguntza ekartzen ahal dugu.»
Uztailaren 14 honetan berean, Bizi!ren deiari erantzunez, beste 3 ibilaldi iragan dira Erretentzio Zentro Administratiboetara Vincennes, Sète eta Perpignan-en.
Hobengabeen kartzelei, ez! EtorkiZUna!
(*) Centre de rétention administrative d’Hendaye, 14 juillet 2018 :
Administration, je te côtoie dans ma boite à lettres tous les matins,
Je lis ta froideur, je subis ta lourdeur.
Je me plains de toi ; toi si froide, si brutale.
Pour moi tu n’es qu’une boite de mauvaise augure.
Des gens sont passés chez moi plein de vie, de vigueur.
Des gens que tu identifies par des chiffres, des quotas.
Pour moi ce sont des gens qui sont passés chez moi.
Je leur dois l’hospitalité, car j’ai été éduqué comme ça.
Ces gens qui sont passés chez moi sont mes frères, mes sœurs, mes potes.
Et toi tu ne les considères que comme des quotas.
Ta froideur enferme ces hommes ces femmes ces enfants comme tu enferme ces lettres dans ma boite aux lettres. Tu t’es coupé de la réalité tu t’es coupé de l’humanité tu t’es coupé de la Fraternité.
Quand tu enferme mes potes mes amis ma famille tu m’enfermes moi aussi.
Tu ne peux pas me demander de rester silencieux, inerte
Mon silence me rendrait coupable et je ne serai pas coupable
Enfermez-moi, enfermez-nous car nous ne saurons vivre libres tant que des innocents sont en prison.
Enfermez moi, enfermez nous pour que notre devise arrache les barreaux des prisons, pour que nos principes fondamentaux prévalent sur la froideur de votre gestion.
Quand vous enfermez des victimes, vous enfermez notre devise.
Non nous n’avons pas peur du partage, ce qui nous fait peur c’est l’arrogance de votre institution.
Celui qui enferme un Homme enferme l’Humanité toute entière.
Vallée de la Roya, Cédric Herrou