Urtats atsalde solidarioa, etorkinen sustenguz!

2021eko abenduaren 31n, 12:00etatik 20:00etara, Bizi! elkarteak etorkinen sustenguz besta giroko arratsaldea antolatzen du. Egitarauan: edariak, arno beroa, pintxoak eta matahamiak,musika, “opari solidarioak” erakus mahaia eta haurrendako animazioak. Ekitaldia Patxokin iraganen da (Baionako Tonneliers karrikako 23 bis-ean).

Ipar Euskal Herria den, “harrera lurraldean” eta “migrazio ibilbidean”, elkarte eta kolektiboek erbesteratu eta migratzaileekin lan egiten dute, harrera duin baten alde, eta elkartasun eta senidetasun politikak gauzatzeko. Foro, eztabaida, sostengu martxa, salaketa, omenaldi, eta hausnarketekin, 2018an sortu den Biziren Migrant.e.s taldeak lurraldeko herritar mugimenduekin elkartasunez ekiten du. Justizia sozialaren, jendeen oinarrizko beharren asetzeko eskubidearen eta klima-aldaketaren gaietan ari da.

Besta eta elkartasun giroko egun hortan lortuko diren etekinak osorik eskainiak izanen dira etorkinei harrera egiten eta laguntza ekartzen duten elkarteei.

Eguerditik goiti, etorri Urtats atsalde honen partekatzera gurekin, familia giroan, zure lagunekin edo bakarrik eta aldi berean lagundu lurraldean diren etorkinei harrera duina egiten.

Facebook-en ekitaldiaren esteka:
https://facebook.com/events/s/journee-de-soutien-aux-migrant/590272775375927/

Parte hartzera gomitatzen zaituztegu topaketen, elkartasunaren eta eskuzabaltasunaren eguna izan dadin.

Egun hau arrakastatsua izaiteko molde ezberdinetan zure ekarpena egiten ahal duzu:

– Musikari, karrika-artista edo bestelako animatzaileekin harremanetan sartzen lagunduz, besta arratsalde hau girotzeko. Tonneliers karrikara ahal bezain bat jende ekartzeko, soinua behar dugu poteoan!

– Komunikazioan parte hartuz. Zabaldu ezazu loturik den afitxa zure sareetan, Facebookeko ekitaldia ezagutarazi, etorri laguntzera afitxen kolaketan eta esku paper banaketan

– Azkenik, 31n 10:00etarik 21:00etara, laguntzaile gisa txandak zure gain hartuz. Beharrak izanen dira, hala nola, ostatua atxikitzean, matahamietan laguntzean, erakus mahaien atxikitzean edo haurren animazioan.

Izen-ematea hemen (2021/12/27rako erantzuna ematea gomendatzen da).