2022ko abenduaren 31n, 12:00etatik 20:00etara, Bizi! elkarteak etorkinen sustenguz besta giroko arratsaldea antolatzen du. 4. edizio honen egitarauan: edariak, arno beroa, pintxoak eta matahamiak, musika eta haurrendako animazioak. Ekitaldia Patxokin iraganen da (Baionako Tonneliers karrikako 23 bis-ean).
Ipar Euskal Herria den, “harrera lurraldean” eta “migrazio ibilbidean”, elkarte eta kolektiboek erbesteratu eta migratzaileekin lan egiten dute, harrera duin baten alde, eta elkartasun eta senidetasun politikak gauzatzeko. Foro, eztabaida, sostengu martxa, salaketa, omenaldi, eta hausnarketekin, 2018an sortu den Biziren Migrant.e.s taldeak lurraldeko herritar mugimenduekin elkartasunez ekiten du. Justizia sozialaren, jendeen oinarrizko beharren asetzeko eskubidearen eta klima-aldaketaren gaietan ari da.
Besta eta elkartasun giroko egun hortan lortuko diren etekinak osorik eskainiak izanen dira etorkinei harrera egiten eta laguntza ekartzen duten elkarteei.
Parte hartzera gomitatzen zaituztegu topaketen, elkartasunaren eta eskuzabaltasunaren eguna izan dadin.
Eguerditik goiti, etorri Urtats atsalde honen partekatzera gurekin, familia giroan, zure lagunekin edo bakarrik eta aldi berean lagundu lurraldean diren etorkinei eta erbesteratuei harrera duina egiten.
Musikari, karrika-artista edo bestelako animatzaileekin harremanetan sartzen laguntzen ahal gaituzue besta arratsalde hau girotzeko. Tonneliers karrikara ahal bezain bat jende erakarriko dituen soinua eta giroa behar ditugu poteoan!
Komunikazioan parte hartzen ahal duzue. Zabaldu ezazu loturik den afitxa zure sareetan, Facebookeko ekitaldia ezagutarazi, etorri laguntzera afitxen kolaketan eta esku paper banaketan.