UMP-ko diputatu eta senadoreek entzun gaituzte!

Erretreten kolektiboak deiturik, 150 pertsonatik gora bildu dira arrabotsa egiteko erretreten erreformaren kentzearen alde. Manifestariak, UMPko senadore eta parlamentariak biltzen diren Iraty bilkura gunerat abian zirelarik, poliziek gelditu dituzte. Bide gainean jarri dira eta oren batez arrabotsa egin, auto trafikoa blokatuz. Bukaeran, kolektiboak jendea mobilizatua egoitera deitu du erreformaren kentzea lortu arte.

[:]