Txirrindulei buruzko politika Miar ritzen: Elkarrizketa hasi da BIZI! eta herriko etxearen artean

Proposamen zehatz batzu eginak izan dira eta laster bigarren bilkura bat izanen da

Bilkura bat iragan da, astearte honetan, azaroaren 8an, bigarren auzapez ordea den Michel Veunac Jaunataz ordezkatua zen Miarritzeko Herriko Etxearen eta Bizi! elkartearen 3 ordezkariren artean.

Bilkura hau Miarritzeko Herriko Etxean iragan da, giro sanoan eta izpiritu eraikitzailearekin.

BIZI !ren aburuz paradoxikoa da Miarritzeri lotua zaion hiri moderno itxura eta gaur egungo nolabaiteko modan den herriaren irudia, konduan hartzen bada hiri horrek ez duela txirrindulari buruzko politika izpirik. Elkarteak azpimarratu du Miarritzen txirrindula egiterat ausartzen direnek zer segurtasun arazo errealak topatzen dituzten hiri hortan ez baita deus antolatua txirrindularentzat. Bizi !k gaitzesten du Herriko etxeak ez duela tamalez Bidearen Kodigoak 2010eko uztailetik geroz onartzen duen araua errespetatzen. Alta hainbat miarriztar txirrindularik gaur danik arau hori pratikan ezartzen dute erdigunean bi norabideetan ibiliz txirrindulaz.
Bizi !k defendiatu ditu lehentasunezko 3 proiektu: txirrindulendako bi norabideetako bideen ezartzea erdiguneko hainbat karriketan ; Miarritze txirrindularendako den ibilbide batekin Angeluri lotzea ; Miarritzen txirrindulaz iblitzeko plano orokor baten lantzea.

Veunac Jaunak onartu du Miarritzeko topografia ez zela izaiten ahal argumento bat justifikatzeko txirrindulari ez zaiola antolaketa izpirik eskaintzen. Ondorioz, baieztatu du, arras «onargarriak» bezala izendatu dituen Bizi! elkartearen proposamenak konduan hartzen zituela eta Jaun Auzapezari luzatuak izanen zirela. Esplikatu du, txirrindulari toki gehiago emaiteko xedea Agenda 21 egitasmoaren egite planoetan dela.

Bestalde, Michel Veunac-ek orroitarazi du Miarritzeko hautetsiak et hiri-teknikalariak BAB hiri elkargoko Txirrindula Planoa lantzen ari direla. Gai hortaz mintzatzeko preseski, Bizi!-k hiri elkargoarekin hitzordua finkatua du ostegun huntan azaroaren 10an. Elkarteak BAB bidean egiazko txirrindula bidea egiteko posibilitatea laster ikertzeko beharra azpimarratuko du.

Laster eginen den bigarren bilkura baten printzipioa adostua izan da Miarritzeko herriko etxearekin, hemendik 3 edo 4 astetarat, Agenda 21ean eta proposatuak diren txirrindula bideen antolaketaz arduratzen diren hautetsi eta hiri-teknikalariekin. Bizi!-k espero du Miarritzeko herriko etxearekin bigarren bilkura horrek esperantzaz beteko dituela txirrindulari guziak. Bizi!-ren iritziz lehen antolaketak 2012an hasten ahal dira eta 2012an egin daitezke.

Azkenik, txirrindulak bere leku osoa duela Miarritzen aldarrikatzeko xedea du Bizi!-k eta zentzu hortarat hitzordu eta ekintza desberdinak antolatuko ditu herri hortan beroketa klimatikoaz iraganen den Durbaneko gailurraren garaian, azaroaren 28tik abenduaren 9rat.