Uztaritzen Martxoaren 12 hontan asteazkenarekin iraganen den Euskal Herria Trantsizioan arrats berezirako, tendentzi guzietako (UMP, erdialde, PS, ezkerraren ezkerra, abertzale, etiketa gabeko edo biltze zerrendak) 42 zerrendak jadanik haien parte hartzea baieztatu dute. Gutienez 32 zerrenda buruk ordezkatuko dituzte. Orotara, Iparraldeko biztanleriaren %85a biltzen duten 40 herrietako 78 zerrendek trantsizio energetikoaren Ituna izenpetu dute eta aparta izanen den arrats honetan, Bizi elkartea, zerrenda bakoitza nork ordezkatuko duen, zenbatzen ari da.
Hori bezalako gertakari bat, nun eta tendentzi guzietako hainbertze zerrenda – eta horietarik batzuk gure lurraldeko heldu diren auzapez eta herri-elkargo edo hiri-elkargoen buruzagiak izanen direlarik – elgarrekin eta irmo klima-energia trantsizio izapide batean hitzartzerat etorriko baitiren, dakigunez Frantziako Estatuan paregabekoa da 2014ko udal hauteskundeen karietarat.
Zerrenda horiek txandaka Ituna izenpetuko dute, herriz herri, arratsaldeko 18:00etatik zuzen Martxoaren 12a asteazken huntan Lapurdi gelan Uztaritzen, Baionatik kilometro batzuetara. Gertaldi hori publikoa eta prentsari irekia izanen da. Udal hauteskundeen biharamunean, Uztaritzen Martxoaren 12 huntan hartuko diren hitzarmenen Jarraipen Komite bat sortuko da.