Société Générale-ak Bizi! errezebitu du. Mugimendu klimatikoak bere erabakia atxikitzen du: 1,8 tona ikatz botako ditu banku honen aintzinean ekainaren 5a aintzin

Ostegun honetan, maiatzaren 22an, Société Générale-aren Pays Basque Sud Landes eskualde zuzendaria den Frédéric Vaquie-ek galdaturik, Bizi! Mugimendu altermundialistako 3 ordezkari errezebituak izan dira Banketxeako zuzendariataz.

Alabainan, euskal mugimendu altermundialistak adierazia du 1,8 tona ikatz botako dituela ekainaren 5a aintzin Société Générale-ak Baionan duen eskualde egoitzaren aitzinean sekulan banketxeak ez badu berehala eta publikoki Australian kokatzen den ekologikoki ezin txarragoa den Alpha Coal proiektuaren sustengua gelditzen duela jakinarazten(1). Bizi!ko kideek jada hainbat ekintza gauzatu dituzte Société Générale-aren kontra, eskualde egoitza okupatu dutelarik egun oso batez, ostiralean, maiatzaren 16an, eta polizia jin behar izan delarik militanteak handik atera arazteko(2). Azkenik, Bizi!-k ofizialki deitzen ditu Société Générale-eko bezeroak banketxearen uzterat, Société Générale-ak ez dueno jakinarazten Alpha Coal proiektutik ateratzen dela.

societe generale àccupée2Bizi!ren ekintza bai eta ere Frantses Estatu mailan Amis de la Terre eta Attac-France-ek Bizi!rekin batean eta ber helburuarekin eramaiten duten kanpaina jarraituak dira Pariseko Société Générale-aren goi zuzendaritzaz. Ber zuzendaritzak ere baieztatu du atzo, bere urteko Biltzar Nagusian, Parisen: “Société Générale-ak garapen proiektuak sustengatuko ditu Koralezko Hesi Handia-ren baitan edo ondoan bakarrik Australiar gobernuaren eta UNESCO-ren arteko elkarrizketak holako proiektoen ondorioei buruz, molde onargarrian bururatzen badira. Société Générale-ak berriz azpimarratzen du GVK-Hancock kontseilatzen duen bankuetarik bat dela ikatz eta azpiegitura proiektua den eta oraino hasia ez den Alpha proiektuan. Bere aktibitateen karietarat, Société Générale-ak plantan emaiten du Ingurumenaren eta Arlo Sozialeko Printzipio Orokorren ituna, eta bertan azpimarratua da UNESCOren Mundu Mailako Ondarearen Akordioaren errespetua”.

societe generale fermée crime

Bizi!k konduan hartzen du Société Générale-aren jarrera aldaketa biziki ttipi hori bainan segidan zehaztu du eskualde zuzendariari horrelako adierazpenek ez dutela iñola ere konpontzen bankuak ORAIN Alpha Coal proiektuari egingarritasun ikerketak eta finantzamendu bilaketak lagun erakusten dion sustenguaren arazoa. Jarrera aldatze horrek, are guttiago konpontzen du proiektu horrek pausatzen duen problema kezkagarria mundu mailan indartu eta larrituz doan nahasmendu klimatikoaren azkartzea.

Bizi!ko militanteek Vaquie jaunari eman diote Nobel saria ukan duen Desmond Tutu apezpikuaren testo bat 2014eko apirilan idatzia izan dena eta ondoko izenburua duena: “Planetaren salbatzeko Apartheid-aren kontrako boycott-aren erakoak behar ditugu”. Tutu azpezpikuak idazten du besteak beste: “Aldaketa klimatikoa gelditu behar dugu. Eta hori lortzen ahal dugu baldin eta karbono isurtzaile haundienei inposatzen badizkiegu Hego Afrikaren kontra plantan emanak izan diren ber taktitak (…)Duela 25 urte jendeek aldaketa klimatikoari buruz ez zakitela ainitz gauza edo ezin zutela ainitz gauza egin ulertzen ahal zen. Gaur egun, ez dugu aitzakirik (…) Kontziente diren jendeek behar dituzte beren loturak moztu justizia eza ordezkatzen duen aldaketa klimatikoa finantzatzen duten enpresekin (…). Ez du zentzu izpirik gure geroa zalantzan ezartzen duten enpresetan inbertitzeak. Zerbitzari lana egitea ez da aski, ekin behar dugu (…)

Ikus loturik testo osoa:

LOGO word_1

(1) (ekintza hau aurkezten duen 3 minutako bideoa hemen ikus: http://youtu.be/VFfz6xGfN8I)

(2) xehetasun gehiago hemen: bizimugi.eu/fr/societe-generale-expulse-militants.