Sarkozy berriz Baionan!

Les gens bons de Bayonne huent Sarkozy


Eta bai, Xingar Feriaren karietarat Sarkozyx-ek Baionarat egin duen itzuli berriak beste behin ukan du oihartzun berezia. Sarkozyx Baionako karriketan ibili da, Bar du Palais tabernatik, non erdi gordetua egon zen momentu luze eta latz batzutan, joan den martxoaren lehenean, Baiona Ttipirat, non aintzin ikusia den, datorren maiatzaren 6an, hari azken agur baten egiteko poteo bat.

Sarkozy de retour à Bayonne


Ezusteko itzulera honen karietarat, ezohizko esku paper bat, komiki modukoa, Xingar Feriako karpen pean, eskuz esku zabaldua izan da (ikus ondoan). Duda gabe, zabal ezazue zuen sareetan!

Sarkozyx Baionan komikia

 

[widgetkit id=5384]
Hemen klika ezazu komikia kargatzeko BD Sarkozyx à Bayonne
Nicolas Sarkozy-ren etorrera, larunbata apirilaren 14eko, berriz jakinarazia da. Bisita hori AB / BO Derby-aren karietara egina izanen da, Baionako karriketan milaka kirolzale iraganen direlarik.

Bizi!k jendartea mobilizatzerat berriz deitzen du. Denek elgarrekin, bisita horren karietarat, Nicolas Sarkozy Baionatik berriz kanpora dezagun!

Martxoaren leheneko “Bronca” historikoa huts egin duzue?
Apirilaren 14an, goizeko hamaiketarik arratsaldeko 3ak arte, Baionako karrietan berriz parada atzemaiten ahalko duzue! He, he, he !

[widgetkit id=5393]