Sarkozy Baionako Fouquet’s-ean larunbat huntan apirilaren 7an!

Xingarraren feria kari, ohituraz larunbat goizetan gertatzen den merkatua Chaho kaiarat lekuz aldatua izan da apirilaren 7 huntan.

Herritar merkatu horren usaiako bezeroek bigarren sopresa bat ukan dute : Fouquet’s ospe haundiko Pariseko ostatua ere mugitu zen Baionako Chaho kaiarat! Eta bere bezeroen artean Nicolas Sarkozy zen ikusgarriena ! Ondotik, nahi izan du herritarrengandik hurbildu eta haien artean promenatu bainan azken finean ezin izan du, bertako herritar xumeek haien haserrea adierazi baitute, jendetxarrez, terrorrista euskaldunez eta 40 hektara lurrekin oparoki bizi diren laborari batzuez betea baitzen Baiona.

Karia hortarat, « Sarkozy kanpora, milesker Baiona! » eskuorria banatua izan da merkatuan eta hirian zehar gaindi ere (ikus hemen loturik). Zure inguruan zabal ezazu!

Nicolas Sarkozy-ren etorrera, larunbata apirilaren 14eko,  berriz jakinarazia da. Bisita hori AB / BO  Derby-aren karietara egina izanen da, Baionako karriketan milaka kirolzale iraganen direlarik. 

Bizi!k jendartea mobilizatzerat berriz deitzen du. Denek elgarrekin, bisita horren karietarat, Nicolas Sarkozy Baionatik berriz kanpora dezagun!

Martxoaren 1eko “Bronca” historikoa huts egin duzue?
Apirilaren 14an, 11:00etatik 15:00ak arte, Baionako karrietan berriz parada atzemaiten ahalko duzue! He, he, he !

Ondoko argazki hauek nornahik erabiltzen ahal ditu

Hemen klika ezazu “Sarkozy kanpora, milesker Baiona” eskuorria kargatzeko :

Sarkozyx komikia kargatzeko hemen klika ezazu: BD Sarkozyx à Bayonne

Hemen klika ezazu argazki gehiagorentzat[:]