Prentsa agiria – Nicolas Hulot-ren kargu uztetik landa Bizi!k mobilizaziorako deia egiten du urriaren 6 eta 7rako Baionarat.  

Bizi! euskal mugimendu altermundialistak  kontuan hartzen du Nicolas Hulot, Trantsizio ekologiko eta sozialaren ardura duen Estatu ministroaren kargu uztea eta mobilizazio orokorraren premia azpimarratzen du larrialdi klimatiko eta ekologikoari aurre egiteko.  

Nicolas Hulot-ek baieztatzen du ez dela gehiago urrats ttipien garaia. Alabainan, gaur egun behar da mobilizazio orokor bat, bai erabaki hartzaileen aldetik, bai eta ere jendartearen aldetik,  martxan diren klimaren egongortasunaren galaraztea eta bio-aniztasunaren krisi erraldoia gelditzeko.

Ez dugu sekulan dudatu Nicolas Hulot-en zintzotasunaz eta engaiamenduaz eta aintzin ikusia den hondamendiaren saihesteko pausu ttipiak ez direla aski izanen konstatazioarekin ados gira.  

Bizi!k ondorioz gomitatzen du baikorki erantzuterat mobilizazio kolektibo eta orokor baten bidez, hamar milanaka presente izanez larunbatean, urriaren 6an eta igandean, urriaren 7an, Baionan, Alternatiba Itzuliari harrera egiteko eta Alternatiba 2018ren Baionako edizioarentzat.

COP21-k manatu ondoren, GIEC/IPCC edo klima aldaketari buruzko gobernu-arteko aditu taldea bere “1,5°C-ei buruzko txosten” garrantzitsua publikoan zabaltzeko bilduko den garaian, Baionako Alternatiba 2018   Estatu bai eta Nazioarte mailako mobilizazio indartsu bat izanen da eta klimaren defentsarako mugimenduaren momento garrantzitsu bat markatuko du.

Orain da garaia gaur sortuak diren haurrentzat infernuaren saihesteko ekitearen konzientzia hartzerat eta gure determinazioaren adierazterat.  

Bizi!