Alternatiba Garazi : gunean berean bisita gidatua, larunbatan, irailaren 26an, 14:45etan

Datorren koordinaketa bilkurak: EHLGko egoitzan, Ainiza Monjolosen – Ostirala, irailaren 25an, 20:00-22:00: – Ostirala, urriaren 2an, 20:00-22:00: Datorren bilkura teknikoak: – Logistika : asteazkenean, irailaren 23an, 14:00-18h00 Patxokian Tailerra. – Sukaldea : osteguna, irailaren 24an, 10:00etan Irisarrin (0674755770) + Sagar Biltze & Xuritzea, ostiralean, irailaren 25ean Garaziko Merkatu Estalian 9:30tan (Arño: 0685344101) – Alternatibaren gunearen …

Continue reading

Alternatiba Garazi: 150 laguntzaile, eta zu?

Alternatiba Garazi-ren behar den bezala antolatzeko 150 laguntzaile aintzin ikusten dira ! Laguntzaile bilakatu nahi baduzu, osa hemen klikatuz atxemanen duzun fitxa, (ez lotsa, minuta batez egina da!). Oraindanik esku ukaldiak ongi etorriak dira.  Ongi etorri alternatiben bultzatzaile talderat eta aintzinetik milesker haundi bat.

Alternatiba Garazi: Sukaldariei eta teknikalariei deia (izan profesionala ala ez)

Laguntzaileen beharra dugu sukaldaritzan laguntza emaiteko, hizlarien, laguntzaileen eta publikoaren apairuen eta talo ogitarteko, matahamiak, etab… prestatzeko Alternatiba Garazi gertakariarentzat. Alternatiba Garaziren sukaldaritza taldearen bilkura ostegunean irailaren 24an 10:00etan Irisarrin izanen da (deitu 06 74 75 57 70). Laguntzaileak xekatzen ditugu materialaren kudeaketan laguntzeko ere Alternatiba Garazirentzat, izan mahai/kaderak, elektrizitatea, etab…. Alternatiba Garaziren talde teknikoaren …

Continue reading

Alternatiba Bilbo-ren aldeko Crowdfunding-an parte hartu!

#alterlaguna bilaka Alternatiba Bilbo-ren alde! Oraindanik sustengatu Bilboko Alternatiben Herria, urriaren 24an iraganen den Euskal Herriko 4. Alternatiba.  Alternatibak dituen herria bizirik den herria da. Horren irudikatzeko asmoz datorren 2015eko urriaren 24an Alternatiben Herria ospatuko da Bilbon, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak proposatua eta Parisko COP21ri begira 10, 100, 1.000 Alternatiben Herri antolatzeko deiari erantzunez. …

Continue reading

«Sacrée croissance» filma berriz Iparraldean!

  Marie-Monique ROBIN-en « Sacrée Croissance » dokumentalaren Urruñako Itsas-Mendi zineman Bizi-Larrun tokiko taldeak antolatutako Iparraldeko lehen proiekzioaren arrakastatik landa, hara orain hiru parada berri «krisiari eta arrisku ekologikoei aurre egiteko, tokikoak eta solidarioak diren aterabide alternatiboen» ezagutzeko, ostiralean, irailaren 18an, Baionako Atalante zineman, arratseko 19:30etarik goiti, Mauleko Maule Baitha zineman, 21:00etarik goiti eta larunbatean, irailaren 19an, …

Continue reading

Alternatiba Garazi aitzina !

30 egun  pasa barne, Alternatiba Garazi ekitaldia dela medio, ainitz bisitarik urriaren 10 eta 11ko asteburuan, Donibane Garazin aldaketa klimatikoaren saihesteko alternatiben herria ezagutzeko eta gozatzeko parada ukanen dute.  Larunbatan, urriaren 10ean berean, Alternatiba Garazi-ren babesle den Susan George (militante altermundialista eta ATTAC mugimenduaren ohorezko lehendakaria) eta Noël Mamère (kazetari ohia,  “Changeons le système, pas …

Continue reading

Bizi! klika zonbaitetan!

Bizi!ri buruz jakin nahi izan duzun guzia, galdatzea ausartu gabe! Bizi!k bere lehen 5 urteetan eramaniko etengabeko lanari buruzko bideoa non Bizi!ren helburuak, lan moldeak eta ibilmoldeak agertzen diren. [youtube http://www.youtube.com/watch?v=ncklmsoKfFQ] Bizi!ko kide bilakatzeko: Kide bilakaktzeko, Hitzarmenarekin adostasuna erakutsi behar da, eta kidetza dokumentoa osaturik igorri behar da kidetzaren ordainketarekin. -10 euro ikasle, langabetu, langile …

Continue reading

Baionako Bestak: asteburuko hitzorduak Bizi!rekin!

3. geguna da orain Baionako Bestak aintzina doazela eta Bizi!ren laguntzaileek informazio eta sentsibilizazio lana aintzina eramaiten dutela. Zuek ere parte hartzen ahal duzue kolaketa hitzorduetara jinez, larunbata eta igande honetan, Bizi!ren egoitzan, goizeko 9:30tan ttanko, 22 Cordeliers karrikan. Eguerdi inguru arte kolaketa taldeak Baiona Ttipi eta haundian gaindi ibiliko dira behereko afitxa hauen kolatzeko …

Continue reading

2015eko Baionako bestak Bizi!-rekin

2015eko Baionako bestak uztailaren 29a asteazkenetik agorrilaren 2a iganderat 2015eko Baionako Bestak hor dira ! Egunero, gutti gora behera 200 000 jendek Baiona zentroko karrikak zeharkatuko dituzte 5 eguneko besta horien kari. Hamarnaka laguntzaile lanean ari dira buru belarri Patxokin, 23 bis Tonneliers karrikako gelan, jendea errezebitzeko eta eguneroko sentsibilizazio eta informazio lana eremaiteko. Afitxaketa …

Continue reading

Hitzorduak uztailean, agorrilean eta irailean

Uztailaren 24an, ostiralarekin, 20:00etan: Bizi!-Barnekalde taldearen bilkura, Ainiza-Monjolosen Agorrilaren 25ean, ostiralarekin, 20:00etan: Bizi!-Barnekalde taldearen bilkura, Ainiza-Monjolosen Irailaren 2an, asteazkenarekin, 17:30etan: Kontsumo Arduratsua – Zero Zabor Lan Taldearen bilkura, Fundazioan. Irailaren 8an, asteartearekin, 18:30etan: Hitza Hitz batzordearen bilkura, Manu Robles-Arangiz fundazioan. Irailaren 9an, asteazkenarekin, 19:00etan, Koordinazioaren bilkura, Fundazioan. Irailaren 11an, ostiralarekin, 20:00etan: Bizi!-Barnekalde taldearen bilkura, Ainiza-Monjolosen …

Continue reading