Jul 17 2017
EHZ-ren aldeko sustengu gaualdia
Jul 11 2017
Euskal preso politikoen eta bakearen sustenguzko baraualdia: Bizi-k bat egin du!
2017ko apirilaren 8an ETA-ren armagabetzea bakegileek eta gizarte zibilak beren gain hartu izanak esperantzaz eta posibilitatez beteriko orria zabaldu dio euskal gizarteari bere osotasunean. Bizi bezalako mugimendu batentzat gogobetegarri baizik ez da izaiten ahal, bere sortzetik geroztik beti borrokatu baitu bakearen alde Euskal Herrian. ETAren armagabetzeak hala ere ez du erran nahi bortizkeria guzien bukaera …
Jul 08 2017
2017ko Baionako Bestak Bizi!-rekin
Jun 25 2017
Txalo eta milesker!
524 kide Bizi! mugimenduan! Lortu dugu! Larunbata honetan, ekainaren 24ean, Bizi! euskal mugimendu altermundialistaren sortzearen 8. urtemugan, ekaina hastapenean gure buruari finkatu genion helburua lortu dugu. Azken aste hauetan zuen artean mugitu diren guziei esker lortu dugu laguntzaileen konbentzitzea kidetzaren pausuaren emaiten! Txalo handi bat eta eskerrik beroenak deneri! 26 aldiz gehiago: 2009ko ekainaren 24ean, …
Jun 04 2017
Bizi!k Uramap.net-en gomita berezia luzatzen du
Ozeanoen nazioarteko eguna & Uramap kolektiboaren sortzearen urteburua Ekainaren 8a, ostegunarekin, 17:30etarik 19:00ak arte Hunkiak diren eragile guziak (hautetsiak, osasun arduradunak, elkarteak eta edozein herritar) prentsaurreko publiko batean parte hartzera gomitatuak dira Biziren egoitzan, Cordeliers karrika, 22, 64100 BAIONA Bizi ! www.uramap.net webgunea garatu duten 5 elkarteetarik bat da (*). Sortu denetik, “kutsaduren mapa …
Jun 02 2017
Trump climate killer !
Han eta hemen, ez dugu amore emanen! AEBek baieztatu berri dute Pariseko Hitzarmenaren ukapena. Erabaki honek, bere kargu hartzearen ondoren Dolnald Trumpek harturiko neurriek – klimaren aurkako zinezko krimenak – marrazten zuten politika ofizializatu baizik ez du egiten. Adierazgailu guziak zona gorrian daudelarik, eta Pariseko Hitzarmenaren ahultasunek – edukien eskastasuna eta hitzarturikoa bete ezean zigor …
May 30 2017
#AmazonReef : Ekintzaren bideoa
Atzoko mobilizazio eguna Frantziako 20 Total estazioetan eta hemen Bidarten iragan da. Helburua Amazoneko koral uharriaren ondoko zilaketa bateri oposizioa erakustea zen. Greenpeace, ANV Cop 21 eta Biziko milintateek Total estazioak koral uharri batzuez apaindu dituzte. Segi dezagun uharri horren defenditzen.
May 27 2017
#Amazonreef”-aren defendatzaileei sustengua
Greenpeace, ANV-COP 21 eta Bizi! Total-en kontra mobilizatzen dira Amazonas-eko uharria defendatzeko Bidarteko autopistako Total ezantzategian eta Estatu mailan 18 hiritan mobilizatu dira larunbata honetan, maiatzaren 27an, Amazonas-eko uharrien parean Total-ek duen zilatze proiektuaren kontra. Greenpeace-eko militanteak, bai eta Action non-violente COP 21 (ANV-COP 21) eta Bizi!-koak, orotarat 20 ezantzategi bestelakotu dituzte koralezko uharritan… …
May 26 2017
Elkarrekin, engaiamendutik ekintzara!
Trantsizio ekologikoari buruzko bilkura publikoa Hendaian, maiatzaren 31n, 18:00tan, Bizi! eta Hendaiako Herriko Etxeak antolatua Hendaiako Herriko Etxeak eta Bizi! mugimenduak antolatzen dute herritar bilkura bat, herriaren mailan trantsizio ekologikoa aipatzeko eta aintzinarazteko Asteazkenean, maiatzaren 31n, 18:00etan, Hendaiako Autoport gelan, Bizi!-ren Hitza hitz batzordea etorriko da Iparraldeko hainbat Herriko Etxe eta bereziki Hendaiakoa 2014tik geroz …