#SortonsMacron: 2 ekintza berri Euskal Herrian Uztaritze eta gero, Maule eta Donibane Garazi Gaur asteartean, martxoaren 19an 11:00etan, Bizi! Mugimenduaren 2 taldek ber momentoan 2 ekintza burutu dituzte Maulen eta Donibane Garazin. Joan den otsailaren 21ean, Uztaritzen, Lapurdiko hiriburuan, Emmanuel Macron-en potreta deslotu eta hartu ondoan, ber ekintza burutu dute goiz honetan Xiberoko eta Baxe-Nafarroko …
Mar 16 2019
Klimaren aldeko: Erresistentzian sartu!
Klimaren aldeko mobilizazioa indartuz doa Euskal Herrian Ostirala hau, martxoaren 15a, klimaren aldeko gazteriaren grebak markatu du, Baionan 1400 pasa ikaslek manifestatu dutelarik, eta larunbata hau, martxoaren 16a, Bizi!k (*) antolatu Klimaren aldeko martxak, Angeluko erdialdean 1200 petsona bildu direlarik. Martxa horrek gaitzetsi du klimaren aldeko diskurtso handien eta ekintza zehatzen arteko arroila, izan dadin …
Mar 09 2019
Klima: solas ederrak utz, ekin!
Klimaren aldeko martxa, larunbatean, martxoaren 16an, 10:30etan Angelun, Baionako hiribidean, Cadran biribilgunean, Géant Casino ondoan Nahasmendu klimatikoa gaizkontzen eta zalutzen da. Egoera kontrolaz kanpokoa bilakarazten ahal luketen uzkailtze mailetarat bagoaz ziztu bizian. Molde zorrotzean behar dugu berotegi efektuzko gasen isurketa ttipitu oraindanik beroketa klimatiko orokorra +1,5°C petik atxikitzeko. Bioaniztasuna babestu behar dugu, jakinez bizitzen …
Mar 06 2019
22. Bizikutzu – 2019ko martxoa
«Sekula ez pentsa norbanako kontziente eta engaiatuek mundua alda ezin dutenik. Halaxe gertatu izan baita beti.» Margaret Mead EDITORIALA Krisi klimatikoaren gaia gero eta jende gehiagori kezkagarri iduritzen zaion bitartean («Mendeko afera» petizionearen arrakasta, klimaren aldeko eskola greba mugimendua…), gobernuak dio bere klima politikaren ildoa ez duela aldatuko… Macronen gobernuak Pariseko Hitzarmena bertan behera uzten …
Mar 04 2019
Ahalduntze feminista, borrokaren ondorioa
Liburuaren egilea eta liburuko protagonistak. Argazkia: Amaia Lekunberri. Bizkaiko zahar etxeetan 378 egun iraun eta 2000 emazte mobilizatu dituen grebaz hitzaldia iraganen da, ostegunean, martxoaren 7an, MRA Fundazioaren, egoitzan Baionan, arratseko 20:00etan. « Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak » liburuaren egilea den Onintza Irureta Argiako kazetariak, 2016-2017ko Bizkaiko zahar etxeetako greba zergatik borroka feminista …
Feb 21 2019
Emmanuel Macron-en 4 argazki eraman dituzte klima aktibistek
Klima, justizia soziala, non da Macron? Emmanuel Macron-en 4 argazki eraman dituzte klima aktibistek Otsailaren 21a ostegun goiz hontan, Bizi eta Action Non Violente-COP21 klima mugimenduko talde batzuek Macron Lehendakariaren-ren 4 argazki ofizial hartu dituzte, Parise, Ustaritze Lyon, eta Miarritze-ko herriko etxeetarik. Ekintza horien bidez, Macron lehendakariaren ekintza eza salatu nahi izan dute, larrialdi klimatikoa …
Feb 19 2019
Moriba Koivogui kasua: ez dugu etsiko!
64 Departamendua, Baionan, Euskal Herrian bizi den Moriba Koivugui ginear umezurtz gaztearen kontra errabiaturik ari da duela urte bat. Jakin behar da eginak izan diren bi hezur neurketek, bere nortasun dokumento ofizial guziek eta bere aitaren eta amaren heriotze agiriek frogatzen dutela adingabea eta umezurtza dela. Departamenduak, publikoki eta hainbat aldiz gaitzetsiak izan diren …
Feb 18 2019
Moriba-ri sustengo bideoa
Feb 13 2019
Auzi desleial baten buruan, Dei auzitegiak Moriba Koivogui adindun deklaratzen du
Prentsa Agiria Auzi desleial baten buruan, Dei auzitegiak Moriba Koivogui adindun deklaratzen du Kasazio errekurtsoa eta elkarretaratzea ostegun honetan otsailaren 14an, 18:30etan Departamenduaren Baionako Egoitza Nagusiaren aitzinean Baionako Cassin Lizeoan eskolatua den Moriba Koivogui ginear gazteari buruz Dei auzitegiaren erabakia asteazken honetan, otsailaren 13an, hartua izan da. Erabakiak dio Moriba adinduna dela eta dudan ezartzen du …
Feb 11 2019
Etorkinekin elkartasuna: elkarretaratzea Baionan, ostegun honetan, otsailaren 14an, 18:30etan
Prentsa Agiria Etorkinekin elkartasuna, haiek, gu dira! Elkarretaratzea, ostegun honetan, otsailaren 14an, 18:30etan, Departamenduaren Egoitza Nagusiaren aitzinean, Baionan Baionako Cassin Lizeoan eskolatua den Moriba Koivogui ginear gazteari buruz Dei auzitegiaren erabakia asteazken honetan, otsailaren 13an, hartua izanen da. Justizia konbentzitzeko Moriba ez dela ez umezurtz eta ez adingabea, 64 Departamenduak plantan eman dituen gehiegikeri eta …