Bizikutzu 26 – 2019ko abendua

Maitatzea, ekitea da. Victor Hugo – Olentzero, otoi Baina zer da ohidura hau? Ikazkin bat, erdi mozkorra gainera, haurrak bisitatzen dituena… Nolako eredua: gehienik kutsatzen duen energia fosila! Haize-sorgailuak, panel fotovoltaikoak, ados, baina ikatza… Zorionez, ohidura gaitzesgarri hau orekatzeko, egiazko Bizarzurik, Coca Cola enpresa transnazionalak asmatutakoak, kontsumo gizarteak egiten duen hoberena ukanen du bere bizkarreko …

Continue reading

Helburua 700 kide 2020 urtea hasteko !

10 urte Bizi-k mundu zuzenagoa eta iraunkorragoa defendatzen duela eta hori bere kide guziei esker. Bizi elkartean kidetzea, gure ekintzetarako ahalak sendotzea da, kide sariak gure diru sartze garrantzitsuenak baitira. Bizi-k botere publikoetatik aske izan nahi du eta bere funtzionamendu osoa finantzatzeko gogoa du. Bizi elkartean kidetzea, gure ahotsa indartzea eta gure proposamenei pisu handiagoa …

Continue reading

Klima: 433 txirrindularik desobeditzen dute BAB hiribidean

Klimaren aldeko nazioarteko eguna: 433 pertsonak desobeditu diote BAB hiribidean bizikletaz ibiltzeko debekuari Igande honetan, abenduaren 8an, 433 bizikletarik BAB hiribidea okupatu dute, 2 orenez, nazioarteko klimaren aldeko eguna kari. Horren bidez, hiribide hortan bizikletaz ibiltzeko debekua hausten zuten, elkarteek azkarki eztabaidan ezartzen baitute. COP25aren erdian, herritarrek beren hautetsiei dei eginez, gainetik etorriko denaren zain …

Continue reading

Klima-energia arloan 2014an hartu engaiamenduen gauzatzeari buruzko bilana

Loturik atxemanen duzue frantses Estatu mailan parebagea den lan baten fruitua (ikus hemen: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2019/12/Rapport-bilan-2014-2020.pdf). Hau da, 6 urteko herritar jarraipen lanaren Bilan Txostena. Txosten honek pundua egiten du 2014ko martxoko hauteskundeak aitzin Iparraldeko Herrietako hauteskundeetarat aurkeztu ziren zerrendek hartu engaiamenduen gauzatzeari buruz. Engaiamendu horiek hartu zituzten zerrendek larrialdi klimatikoa eta justizia soziala gaiak jorratzen dituen Bizi! elkarteak …

Continue reading

Klimaren aldeko nazioarteko eguna: Bizi!-k auto gidariei kontseilatzen die BABko hiribidetik ez iragatea

Txirrindularien manifestazio bat antolatua da BABko hiribidean abenduaren 8an, igandearekin, Klimaren aldeko nazioarteko egunaren karietara. Auto gidariei eskatzen zaie bide horretarik ez pasatzea 10:30 eta 12:30 artean, berant ibili nahi ez baldin badute, bizikletek hain segur BABko hiribide osoa hartuko baitute. BABko hiribidea hiriguneko bide nagusietarik da. 7 km luze da, Aturriren eta Biarritzeko aireportuaren artean. Ordokia da eta …

Continue reading

Autobus/bizikleta bide bat kentzen dute, Bizi!k berriz ezartzen du!

Larunbat honetan, azaroaren 30ean, COP25aren irekitzearen bezperan, 23 ekintzailek, San-Leon biribilgunetik goiti Maréchal Soult ibilbidera zoan eta kendua izan zen autobus/bizikleta bidea berriz ezarri dute. Elkarteko kideek zolako estaldura laranja bat, hasieran bertan zen autobus bideari erreferentzia egiten ziona, eta bide gaineko autobus/bizikleta markak tindatu dituzte. Bizik! horrela nahi zuen gaitzetsi larrialdi klimatikoaren testu inguruan …

Continue reading

Abenduaren 5an, mobilizazio soziala, bai eta ere ekologikoa!

Osteguna, abenduaren 5a jada aitzin ikusten da momento erabakigarri bat bezala 1945etik geroz plantan den eredu sozialaren kontra gobernuak daraman erasoaldia geldiarazteko. Mobilizazio zabal bat antolatua izaiten ari da erretreten erreformaren kontrako greba interprofesional honen karietara. Bizik bere militante eta laguntzaileak deitzen ditu bertan osoki parte hartzerat gure babes eta elkartasun eredu sozialaren defendatzeko, baina …

Continue reading

Bizi, hitz labur eta irudi ezberdinetan!

Biziren 10. urtemuga karietara grabatu aurkezpen bideoan, 2min40 segundutan Bizi!ren ezaugarri ezberdinen ikusteko parada baduzue. Jarraian, Biziren alde nagusiak aurkeztuko dizkizuegu PDF dokumentoko orri bakoitzarentzat beherean aurkituko dituzuelarik idatzizko zehaztapenak: Bizi 2009an sortu zen Ipar Euskal Herrian, aldaketa klimatikoaren kontra borrokatzeko. Arazo hau “borroka guzien ama” gisa identifikatu baitzen, hots, beste guziak baldintzatzen dituen borroka …

Continue reading

JURASSIC PLASTIK II: Gainestalki soberakinen eta plastikoaren desagertze masiboaren aldeko ekintza

Larunbat honetan, azaroaren 16an, 10:00etan, Bizi! elkarteko 25 militante elkarretaratu dira Baionako Carrefour Market Marracq supermerkatuan, gehiegizko gainestalkiak eta bereziki plastikoa salatzen duen Jurassic Plastik-en bigarren ekintza batentzat. Alabainan, plastikoa agortzeruntz doan baliabidea den petroliotik dator. Petrolioaren ustiapena gero eta karioago eta kaltegarriagoa da ingurumenarentzat. Hots, garaia da Jurassic Plastik-en aroari bukaera bat emaitea! 2018an, …

Continue reading

BAB hiribidea txirrindulei debekatua: desobedientziarako deia!

Bizik BAB hiribidean bizikletei emana zaien debekuari desobeditzeko deia luzatzen du. Igandean, abenduaren 8an Txirrindiraultza bat antolatua da, klimaren nazioarteko egunaren karietara. Hitzordua finkatua da Baionako Herriko Etxearen aitzinean, 10:30ean. BAB hiribidean  abiadura 50 km/h-eko abiadurara mugatua izan denetik geroz, bertan bizikletez ibiltzea debekatua. Debekatze hau, mugikortasun eztiei toki gehiago egin behar diegun testu inguru honetan, zentzugabekeria …

Continue reading