Azken urte hauetan Ipar Euskal Herrian etxebizitza duina atxematea eta bizi izatea desafio handia bilakatu da gero eta jende gehiagorentzat, are handiagoa zailtasun bereziak dituztenentzat. Arrazoiak aspaldidanik ezagutuak dira: lurraldearen “erakargarritasuna”, goi mailako turismoa eta masa turismoa, lurraren inflazioa, lur kudeaketa kolektiboaren eskasa, alokairuen emendatze izigarria, espekulazioa, bigarren bizitegien eta Airbnb gisako bizitegi mueblatu iraunkorren …
Sep 28 2021
Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruz pundua egiten parte hartu
Hitza Hitz batzordeak Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeek metamorfosi ekologikoaren arloan egin ekintzak bildu berri ditu. Herriko Etxeek zer erantzun eman duten ezagutu eta erreakzionatu beren ekarpenari! 2020ko martxoan 46 zerrendek Herriko Etxeetako gehiengoa lortu dute Metamorfosi Ekologikoaren Ituna sinatu ondoren! Hautetsiek Itun hau sinatu zutenean, Herriko Etxeko eta Euskal Elkargo mailako hautetsi gisa, zazpi …
Sep 25 2021
200 txirrindularik Angelun manifestatu dute bizikletarentzat antolaketa seguruak galdatzeko
Larunbat honetan, 2021eko irailaren 25ean, Ipar Euskal Herriko Metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetzea errefusatu duen Angelu hirian, 200 txirrindularik Biziren bizikletaz manifestatzeko deiari erantzun diote, bizikleta bide seguruak galdatzeko Claude Olive, Angeluko auzapezari, eta Jean-François Irigoyen, Mugikortasunen Sindikatuko lehendakariari. Besta eta protesta giroan ibili dira txirrindulariak Claude Olive Angeluko auzapezari eta Jean-François Irigoyen Mugikortasunen Sindikatuko …
Sep 14 2021
Bizikutzu 36 – 2021eko iraila
Ezinezkoa denak pixka bat gehiago gostatzen du (…) Pepe Mujica Editoriala Politika, literatura, eskola, etab. arloetan… sartzea dugu! Baina zein da Biziren sartzea? Engaiamendu bat da. Eta denak hortara bultzatzen gaitu. Bereziki IPCCren azken txostenak. Azken honek deiadarra jotzen du. Harritzekoa da nola soka ez den oraino hautsi! Baina zein engaiamendutaz ari gira? Lehenik eta …
Sep 08 2021
Estatu mailako mobilizazioa: Bizik irailaren 25ean, larunbatez iraganen den Txirrindiraultzara deitzen du
Parte hartzeko gomita! Txirrindiraultzan hor izanen zira? Milesker jarraian den izen emate fitxaren osatzeaz ahal bezain ongi presta dezagun manifestaldi hori: https://forms.gle/m6kFBvy9oN16GxJj9 Manifestaldi hau arrakastatsua izan dadin, posible zaizu esku ukaldi baten emaiterat? Materiala prestatzeko tailerra, kolaketa, manifestaldiaren kudeaketa eta animazioa? Milesker izen emate orri honen osatzeaz: https://forms.gle/m6kFBvy9oN16GxJj9 Bizi elkarteak Txirrindiraultza batera deitzen du larunbatean, …
Aug 10 2021
Denboraren aurkako lasterketa klimatikoa: amildegiruntz edo bide berri bati buruz?
Klima aldaketari buruzko ezagutza zientifikoaz IPCC edo Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen seigarren txostenaren lehen zatia muturreko gertakari metaren ondotik agertzen da. Klima larrialdiaren aitzinean inertzia politikoari aurre egiteko, Bizik herritarrak mobilizatzera gomitatzen ditu eta hautetsiak lurraldearen metamorfosi ekologikoa abiaraz dezaten animatzera. Madagaskarreko lehorte biziek eragin dute lehen gosete klimatikoa NBEren arabera; Kanadan 50°C-ra …
Aug 02 2021
Angelu: Bizik Txirrindiraultza batetara deitzen du, larunbatean, irailaren 25ean, 15:00etan
Bizi! elkarteak, larunbatean, 2021eko irailaren 25ean, Angelun, Txirrindiraultza batera deitzen du herri eta elkargo mailako mugikortasun eztien aldeko funtsezko politika baten alde. Nahasmendu klimatikoa hor dugu eta haren borrokatzeko tokiko palankak gure esku dira. Baina Angeluko auzapeza den Claude Olive-ek ez du deus egiten erronka klimatikoari behar den neurrian aurre egiteko: bere herriaren bizikletaren arloko …
Jul 29 2021
Klima Egonaldia: 150 pertsona baino gehiago trebatu dira klimaren desafioa altxatzeko
Uztailaren 19tik 25era, Bizik antolatutako Iparraldeko Klima Egonaldia, Alternatiba, ANV COP21 eta Les Amis de la Terre-ekin lankidetzan, Mugerreko-Elizaberrin, Ibar trinketean iragan da. Erronka klimatikoei, mugimenduaren estrategiei eta bortizkeriarik gabeko ekintzei buruzko trebakuntza aste honetan zehar, 150 pertsona baino gehiagok lagun giroan gozatu ahal izan dute klima aldaketaren eta gobernuaren alfer egoetaren aurka ekiteko gakoak …
Jul 09 2021
Klima garraldia: Bizik Biarritzeko Ama Birjinaren Arroka molde bitxian beztitu du, buruzagiek hartu neurrien eskastasuna salatzeko.
2021eko uztailaren 9 honetan Biarritzen, Biziren ekintzaileak Ama Birjinaren Arrokara hurbildu dira Ipar Euskal Herriko jendartea mundu eta Estatu mailan gaur egun diren hondamendi klimatikoen larritasunaz ohartarazteko. Militanteek Ama Birjina eta Jesus beztitu dituzte txapela eta eguzki betaurrekoak ezarriz, mundu osoan nehoiz ez bezalako berote handiak bizitzen direlarik, begi keinu bat eginez larrialdi klimatikoari aurre …
Jul 08 2021
2021eko klima egonaldia iparralde
Lurraldearen metamorfosi ekologiko eta sozialaren abiatzeko aste bateko formakuntza Aste bateko formakuntza, Klimaren borrokari, Euskal Herria Burujabe proiektuari, desafio klimatikoa altxatzeko estrategia eta ekintza moldeei buruz. Formakuntza bat jarraitu nahi duzu klima eta ekologiaren erronkei buruz, bai eta ere justizia sozial eta ekologikoaren aldeko bortizkeriarik gabeko mobiliazio, ekintza eta estrategiei buruz? Ipar Euskal Herriko klima …