Maiatzaren 22an, astelehenarekin, Baionako Suprefetura aitzinean, 50 lagunek Bizi!k antolaturiko““Bizikleta antolaketen Rolls Royce-a” aperitibo inaugurazioan parte hartu dute. Aire librean iragan den erakusketa honek, legez kanpoko, nehon ez diren edo bizikletaren erabilpena deuseztatzen duten, bizikletaz ibiltzeko antolaketak aurkeztu ditu, ironiaz, historiaren eta larrialdi klimatikoaren kontra doazenak, eta gure garraio moldeak birpentsatzera bultzatzen gaituztenak, besteak beste. …
May 16 2023
Bizi!: Biltzar Nagusia, Koordinaketa berria eta 2023ko asmo handiko bi ekitaldi
Biziren urteko Biltzar Nagusia, larunbat honetan, maiatzaren 13an, iragan da. Ekintzetan aberatsa izan den urtearen eta ia aho batez onarturiko txosten moral eta finantzarioaren laguntzaz, mugimenduak bere Koordinaketa berria bozkatu du eta proiektu berriei buruz jo du. Biltzar Nagusiak ia aho batez onartu du iragan den urteari buruzko ohiko txosten finantzario eta morala. Klima aldaketa …
May 14 2023
Ezagutu Euskal Herria Burujabe lurralde burujabe, jasangarri eta solidario baten aldeko proiektuko Habitata Etxebizitza kapitulua marrazkiz!
Mugikortasunetik landa, arlo guziak sketchnote bezala deklinatuak izanen dira: elikadura eta laborantza, etxebizitza, energia, mugikortasuna, garraioak, elkartasunak, politika, ekonomia. Nola birpentsatu gure hiria garatzeko moldea jadanik hor denetik partituz, eraikuntza berriak mugatzeko? Nola egokitu daiteke etxebizitza ahal bezain ongi klima aldaketetari, gero eta usuago eta biziagoak izanen diren beroteeri? Nola herrian aloitu, molde duinean eta …
May 08 2023
60 lagun bildu dira 3 egunez, Euskal Herria Burujabe 2023 dinamikaren sakontzen segitzeko!
60 pertsona bildu dituen bigarren lan-asteburutik landa, “Euskal Herria Burujabe 2023” ekitaldia egituratzen ari da! Urriaren 7 eta 8an, Baionako hirigunea eraldatuko da eta eragile anitz hor izanen dira lurraldearen metamorfosi ekologikoa parte hartzaileentzat zehazki nabaritzeko asmoz. Deneri irekiak ziren lan-egun horien bidez, Bizi! elkarteak bakoitza gomitatzen zuen hitzaldi, ikusgarri, trukaketa, erakusketa, kontzertu, tailer, erakusketa …
May 08 2023
#107 Bizirik irrati saioa
May 02 2023
Bizikutzu 46 – 2023ko ekaina
Garai honetan, indar sortzailea Ipar Euskal Herrian da, Iparraldetik datorren haize freskoa. Arnaldo Otegi Editoriala Une honetan hainbat ospakizunek egin dugun bidea erakusten digute. Gertatu berria den mugimendu abertzalearen hirurogeigarren urtemuga, Bagira ekimenarekin. Gero, urrian, Euskal Herria Burujabe ekimena izanen da, tokiko alternatiba konkretuen hitzordu nagusia, antolatu zen lehen Alternatibatik hamar urtera. Nolako bidea egin …
May 01 2023
Erretreten aldeko manifestaldi masiboa Baionan
560 pertsonek lotzen dituzte jende-kate baten bidez intersindikala eta LAB sindikatua Erretreten defentsarako Baionako manifestaldiak parte hartze mailan markak hautsi ditu. Bertan, Bizi eta Aldak elkarrekin antolaturiko “Kapitalismoa = heriotza / Alternatibak = Bizia” besta eta aldarrikapen giroko jende lerro inportantea azpimarragarria zen. Bi elkarte hauek ere jende katea gauzatu dute 560 pertsonekin, bukaerako bi …
Apr 26 2023
Gela mukurru betea, Euskal Herria Burujabe 2023 ekitaldi aitzineko 7 jauzien hasiera markatu duen Etxebizitzari buruzko hitzaldi-eztabaidarentzat!
«Hobeki aloitzea eta gutiago eraikitzea, posible da!» hitzaldi-eztabaidak 100 lagun bildu ditu apirilaren 25 honetan, asteartarekin, Baionako Züzülün. Bizi!, Alda, Urritasun zoriontsu eta sortzailearen aldeko mugimendua eta COL Etxebizitzaren Langile Batzordeak elkarrekin aztertu dituzte Euskal Herrian etxebizitzaren erronkak, aldaketa klimatiko testu inguruan. Hitzaldi hau urriaren 7an eta 8an iraganen den Euskal Herria Burujabe ekitaldia aitzin …
Apr 24 2023
Maiatzaren 1ean, astelehenarekin: Kapitalismoa = Heriotza! / Alternatibak = Bizia!
Bizi eta Aldak Maiatzaren Leheneko manifestaldira deitzen dute! Kapitalismoa = Heriotza! / Alternatibak = Bizia! Bizi ! eta Alda elkarteek, Baionako maiatzaren leheneko manifestaldian saldo handian parte hartzeko dei komuna luzatzen dute Denbora luzeagoan lan egiteak erran nahi du jendea oraino gehiago akitzea lan neketsuenetan, haien osasuna gehiago kaltetzea eta, nehork enplegatu edo kontratatu nahi …