Marrazkiei esker, ezagut itzazu lurralde burujabe, jasangarri eta solidarioaren aldeko Euskal Herria Burujabe proiektuan tokiko laborantza herrikoia eta hazkurri emailearentzat ditugun proposamenak! Etxebizitza, mugikortasunak eta ekonomiaren birtokiratzetik landa, arlo guziak sketchnote gisa deklinatzen dituen sekuentziaren segida izanen da…. Urrunago joateko gogoa? Hitzordua duzu ekainaren 24an, Ainhiza-Monjolosen, Baxe-Nafarroan, Euskal Herria Burujaberen 7 jauzietariko 5. jauzian parte …
Jun 17 2023
8O bat lagun bide berdeari BAI errateko, eta bide berri proiektuari EZ
80 txirrindulari eta oinezkok osatu taldea Xiberoko trenbide zaharrean mobilizatu da, Mauletik abiatuz, Ezpeize arte. Parte hartzaileek oinezkoendako eta bizikletendako bide bikain honen baliatzeko parada baliatu dute, zinezko “bide berdea” denen esku dena argitan emateko. Mobilizazio honek Xiberoan mugikortasunari buruzko Jauzia gauzatzeko parada eman du, urriaren 7 eta 8an Euskal Herria Burujabe ekitaldira deitzeko 7 …
Jun 15 2023
Klima: ene Herriko Etxearentzat ekintza plana!
Kargualdi-erdiaren karietara, begirale ekologikoek azken 3 urteetako egoerari buruzko txostena egin dute, Herriko Etxeak eta lurraldea Euskal Herriaren metamorfosi ekologikorako beharrezkoak diren ekintzen arloan kokatzeko. Tokiko kolektibitateek oraindik ez dituzte plantan ezarri egiturazko politikak, berotegi-efektuko gasen isurketak aski murrizteko eta klima-aldaketaren bizkortzearen ondorioz etorriko diren aldaketei lurraldea egokitzeko. Kargualdiaren segidarentzat ekintza-planak. Eskastasunaren ezagutzea gainditzeko eta …
Jun 12 2023
#108 Bizirik irrati saioa
Jun 09 2023
Energia berriztagarriak bai, hemen eta orain, baina nola?
“Energia berriztagarriak bai, hemen eta orain, baina nola? ” mahain inguruan, 25 parte hartzaile izan dira haien artean justizia soziala eta larrialdi ekologikoa Bizkaian uztartzen dituzten hainbat elkarteren ordezkariak (Sukar Horia, Ekologistak Martxan) eta tokiko elkarte ekologisten ordezkariak (Butroi Bizirik, Makatzak) bai eta ere Jauzi Ekosoziala, Hego Euskal Herriko elkarte ekologisten sareko animazio taldeko kideak. …
Jun 05 2023
Izenburua: Kargualdi-erdiko egoera ekologikoa: Bizik ekintza egituratzaileen aldeko deia egiten du
Astelehen honetan, ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu mailako Egunaren karietara, Bizik Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko txostenaren emaitzak ezagutarazi ditu. Gaualdiak hautetsien eta herritarren presentziarekin segitu du “Métam’Or Trofeoen” ematearekin, larrialdi klimatikoari buru egiteko ordulariaren kontrako lasterketan, Herriko Etxe «merezimendutsuenak» bereiziz. Herriko Etxeei, Klima Plana gauzatzeko ekintza plana garatuz, erronken heineko engaiamendua atxikitzeko …
Jun 05 2023
Mugikortasunak: Baionako Suprefetak Bizi!, legea eta klima promenatzera bidaltzen ditu
2023ko maiatzaren 24an, asteazkenarekin, Biziko hainbat militantek Fabrice Rosay jauna, Baionako Suprefeta, topatu dute, baita bere bi kolaboratzaile ere. Bilkura hau Biziren Garraiobide Alternatiboen Aldeko lantaldeak galdatzen zuen 2020az geroztik hainbat gutun eta abisuren bidez, harekin Ingurumen Kodearen L228-2 artikuluaren ez-betetze ia sistematikoaz eztabaidatzeko helburuarekin. Suprefetaren erantzunak negatiboak eta kezkagarriak badira ere, Bizik ez du …
Jun 04 2023
Bide berririk ez, igikortarzün arinak bai! Bizikleta ibilbide sareak sortü, Xiberoan eta barnekaldean ere bai.
Arramaiatzaren 17an, neskenegunarekin Maule, Bildoze-Onize-Pe, Espeize-Ündürainen, Xiberoan, “Voix du Saison” elkarteak, Bide berri projetaren bazterreko bizizaleek, Bizi! Xiberoak eta SEPANSO elkarteak hainbat topaketa eta jarduera antolatuko dituzte Treinbide ohian Ebilaldi Pik Nika baten karietara Departamenduak bultzatzen duen Xiberoko Bideari «Ez» errateko eta Xiberoan eta Barnekaldean egiazko txirrindularitza sarea plantan ezartzeari «Bai» errateko. Arramaiatzaren 17an, neskenegunarekin, …
Jun 04 2023
7 jauzi: Ekainaren 24an hitzordua Baxe-Nafarroan!
Urtarrilaren 28an, Bidarten jantokietako janariari buruzko mahai-ingurua antolatu ginuen, besteak beste, buraso baten, jantokietako teknikari baten eta Euskal Elkargoaren biharko laborantza eta elikaduraren lehendakari-ordearekin. Ikus dezagun orain jantokietara heldu aitzin den egoera: laborantzan eta hornikuntzan zer eraldaketa behar dira menuak begetalizatzeko? Hau da mahai-inguru honen egitaraua!Mahaiaren inguruan ondoko hizlariak izanen dira: Sylvie Laborde-Bresse, Iparlab etxalde …
Jun 02 2023
Euskal Herria Burujabe 2023: ekainean, ekitaldiak bata bestearen ondotik!
Ekainaren 2an, ostiralarekin, ELA sindikatuko 250 kidek parte hartu dute, Hego Euskal Herrian, klima aldaketaren erantzule diren erregai fosilekiko menpekotasunetik ekonomia eta enplegua ateratzeko bide orria prestatzeko goizaldian. Bizi elkarteak parte hartu du, “7 jauzi” sekuentziaren barnean, lurralde proiektua eta urriaren 7an eta 8an Baionan antolatuko den Euskal Herria Burujabe ekitaldia aurkezteko. Ekainean eta uztailean …