Igandeko lanari buruzko legearen lehen urtebetetzea kari, Bizi!-k lan denboraren murrizketa masiboaz liburu bat argitaratzen du.
Ministroen Kontseilu aintzinean badu bi egun aurkeztua izan dela erretretaren adinaren gibelatzeari buruzko lege proiektua, 2010ko uztailaren 15a ostegun huntan berriz badu urte bat Frantziako Asanblada Nazionalak igandeko lana orokortzeko legea bozkatu zuela.
Bizi!-k urtebetetze horren orroitaraztea erabaki du “Oren bat egunean lan egin” liburua argitaratuz.
Kargatzen ahal duzuna ondoko irudiaren gainean klikatuz :
Gehiago jakiteko, klika hemen :[:]
Asmoa da lan denboraren gaia berriz kokatzea, omen ebidentziak diren gai batzuren zentzugabekeria argi uzteko, eta lan denboraren inguruko eztabaidan beti baztertuak diren elementu ezberdin batzuren plazaratzeko.
Testo hau gaur egungo jendartearen egoerari eta 3. milurteko estatistikei “Bi oren egunean lan egin” (*)1977an argitaratutako liburuaren egokitzea da.
Gure borroken eta gogoetendako tresna bat:
Espero dugu testo honek lan denboraren ttipitzea zertako apostu ekologiko eta soziala den hobeki ulertzea ahal bidetuko duela.
Espero dugu liburuxka honek irakurtzaileak lagunduko dituela sistema kapitalistaren zentzugabekeria ulertzen eta haren aurka argumentatzen, jendeen egiazko beharrei erantzuteko pentsatua den antolaketa sozial eta ekonomiko baten bidez sistema horren ordezkatzea beharrezkoa dela erakutsiz. Hori guzia molde zuzenean eta ondoko belaunaldiei utziko diegun planetaren egoerari arreta haundiena emanez.
Milesker liburua ezagutaraztea eta ahal bezain bat zabaltzea !!!!
Bizi!-ren Lana taldea
(*) Seuil argitaletxean, Adret Kolektiboak egina. Molde horren bidez nahi zuen erakutsi gaur egungo jendarte bat ibiltzen ahal litaikela eta gaur baino hobekiago bizitzen ahal ere, bizitzeko bortxaz jasan behar duen bere soldatapeko lan denbora molde erradikalean murriztuz. Argitasuna bururatzen zen, bere tituluak aurkezten zuen bezala, lan eguna bi orenetara ttipitzen ahalko zela erakutsiz.
Delako egiaztatze hori, azken finean ariketa pedagogiko argi bat zen, punduz pundu desegiten zuena ekonomia kapitalista eraikitzen duten arauen bihurrikeria. Ariketa konkretu bat, jende kopuru haundienaz ulergarria