– BIDEOAK:
2011 eta 2012 urteko 8 bideo hautatuak (klika behereko “Playlist” partean 8 hautuak ikusteko):
Bizi!ren argazkitegira joaiteko, klika: hemen |
Oraiko krisia ekologikoak (klimaren aldaketak, energia fosil eta lehengai eskuragarrien eskasteak, biodibertsitatearen gainbehera kezkagarriak, etab.) Lurraren mugekin buruz buru emaiten gaitu.
Ekonomia kapitalista eta gure garapen eredu produktibista baliabide harrapaketaren eta norbanakoen, biztanleriaren, komunitateen, Estatuen eta kolektibitateen arteko lehiaren gainean eraikiak dira.
Logika horrek serioski kaltetu ditu gure planeta eta haren oreka haundiak, eta orain gure jendarteen eta bizidunen munduaren parte garrantzitsu baten geroa bera mehatxatzen ditu.
Erronkak argiak dira, ezagutuak eta zenbatuak. Eta bereziki, dena orain jokatzen da.
Bizi! mugimenduaren ekintza eremu nagusia Ipar Euskal Herria da. Bizi! nazio arte mailako mugimendu altermundialistan osoki kokatzen da.
Gure ekintza kultur aniztasunaren borrokaren baitan naturalki sartzen da. Gure komunikazioa, elebiduna da, euskara/frantsesa.
Gaur egun planeta eta gizadiak aitzinean dituzten erronka handien heineko ekintza eta mobilizazio determinatuak garatu nahi ditugu estrategia klandestino edo ekintza bortitz oro argiki baztertuz.
Bizi! mugimenduak ez du nehundik ere alderdi politiko baten eta oraindik guttiago podere publikoen menpe egon nahi.
KIDE BILAKA:
eta kidetza dokumentoa osaturik igorri behar da kidetzaren ordainketarekin.
2012-2013ko sartzeko proiektuak : klika behereko irudian xehetasunen ukaiteko:
Bizi! klikaño batzuren bidez ezagutu !
Bizi!ren ibilmoldea zehazkiago aurkezten duen dokumentu bat egina izan da Bizi!ren lagun edo kide berrientzat, izendatua “Bizi!ri buruz betidanik jakin nahi izan duzuna, sekulan ausartu gabe galdegitea”,
– Bizi!-ren hirugarren urtearen ekintzen bilana: 2011-2012 (klika behereko irudian xehetasunen ukaiteko)
– Bizi!-ren bigarren urtearen ekintzen bilana: 2010-2011(klika behereko irudian xehetasunen ukaiteko)
– Bizi!-ren lehen urtearen ekintzen bilana: 2009ko ekainaren eta 2010eko ekainaren artean, larrialdi ekologikoaren kontra justizia soziala aldarrikatuz ari den mugimenduak ainitz aktibitate bizi izan ditu!
Azkenean, Bizi!ren ibilmoldeaz hobeki jabetzeko eta estatutuak irakurtzeko, behereko irudian klika dezakezu :