Mugerreko hezeguneak: “Enplegua eta klima errimarazi behar ditugu”

Bizi! elkartea otsailaren 17an, larunbatarekin, 08:30etatik goiti Baionako Arteen Hirian izanen da, Euskal Elkargoko  hautetsiei ongi etorria emateko, 09:00etarako aitzin ikusia den Euskal Elkargoaren Kontseilua aititzin.  Mouguerre Cadre de vie elkartearen ondooan Mugerreko hezeguneen artifizializazioari buruzko banderola batekin deiadarra luzatuko diegu.

Mugerreko Herriko Etxearen aitzinean Bizik egin ekintzatik landa,  Sud-Ouest-ek, otsailaren 9ko edizioan zion, “Roland Hirigoyenek bere erantzunak «datorren asterako» atxikitzen ditu eta proiektu ekonomiko hau daraman Euskal Elkargoaren esparruko”.

Bizi! beraz, Mugerreko auzapezaren azalpenen zain da. Elkarteak galderak baditu: zergatik hain goiz emana izan da antolatzeko baimena? zein alternatiba aztertuak izan dira Mugerreko hezeguneen artifizializazioa saihesteko, eta zergatik baztertuak izan dira?

Elkarteak ber maneran, Euskal Elkargoko hautetsien motibazioei buruz galderak baditu. Nola justifikatzen dute Enovis enpresa lehentasunezko hezegune batean instalatzea? Zein da erabaki honen koherentzia Euskal Elkargoak daramatzan proiektuekin, Lurralde Koherentzia Eskema delako SCOTarekin, eta Klima eta Erresilientzia legeak behartzen duen artifizializazioa murrizteko ibilbidearekin?

12 hilabetez segidan  planetak 1,5 °C-ko berotze-marka gainditu berri duen bitartean, Copernicus Behatokiaren datuen arabera, proiektu batek ere ezin du saihestu klima-nahasmenduaren mugatzeari eta azken honen ondorioei egokitzeko bere ekarpena egitea.

Mugerreko auzapeza bezala, Bizi! tokiko enpleguaren garapenari ere atxikia da. Baina uste dugu gure betebeharra eta ardura dela klima eta enpleguaren errimaraztea. Hezeguneen berehalako artifizializazioaren ordez alternatibak badira, har dezagun denbora azken hauen aztertzeko,  sobera berant izan aitzin.