Miliar bat minuta bat irabazteko, merezi dutalako!

 

Ikuskizun berezia gertatu da ostegun huntan otsailaren 9an Baionako komertzio eta industria ganbararen aintzinean : Akitaniako komertzio ganbaren gomitatuek ez dute lortu gela betzea, AHT-aren aldeko lobbyari oihartzuna emaiteko.

Bainan buruzagi, trader eta koadro gazte dinamiko batzu kuraiaz beterik kanpoan egon dira, nahiz eta negu gorriko hotza izan eta haien parean AHT treinbide berri baten kontra eta existitzen diren treinbideen berritzearen aldeko ehunka militante izan.

Buruzagi horiek lehenago CCI barnerat sartu diren haien lankideei eskuorriak banatu dizkiete, AHT-ren aldeko argumentuak azalduz modu berri batean, beren ideiak usaiako diskurtso faltsuak baino askoz argiago esplikatuz (ikus lotu dokumentua).

Tract à télécharger et à consulter en cliquant sur le logo suivant

Pour lire la suite de l’article et voir plus de photos cliquez ici: [:]

Eskuetan zituzten seinaleak eta oihukatzen zituzten lemak ere ezohizkak ziren, zintzotasunez (gero eta guttiagok bezala) adierazten baitzuten AHT-a sustengatzeko iritzia (hau ere gero eta guttiagok sustengatzen dutena). Hemen aurkituko dituzue zonbait lagin adierazgarri :

1 milliard la minute, parce que je le vaux bien !

Y’en a marre des tracteurs ! LGV pour les traders !

Mon boulot à Paris, mon week-end à Biarritz !

3 heures du Fouquet’s à l’Hôtel du Palais, merci la LGV !

Aidons Vinci, avec la CCI !

T.E.R. trop populaire, la LGV c’est Classe ! (Affaire) !

Lucrative et très chère, c’est la LGV que je préfère !

Proiektuaren historio korapiltsuan etapa berri bat markatzen dute memento horiek, egia azaleratzen delarik, Bordale – Hendaia treinbide berriaren proiektuak kontrako jende gero eta gehiago mobilizatzen du AHT-ren kontrako koordinaketaren baitan ( http://www.voiesnouvellestgv.webou.net/accueil.htm ), iritzi publikoaren gehiengo zabalagoa lortuz aldi bakotx.

 

 

Lotuak diren argazkiak nornahik erabiltzen ahal ditu