Bizi! Elkarteak Metamorfosi Ekologikoaren Itunari buruz, haien kargualdiko emaitzak igorri dituzten herriko etxeen behin betiko zerrenda plazaratzen du. Haien erantzuna Herriko Etxearen ebaluazioarentzat eta Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoeraren balorazio orokorrarentzat erabilia izanen da.
DataForGood-ekin elkarlanean egin mapa
Jarraituak diren 56 Herriko Etxeetarik 44 Herriko Etxek beren informazioak komunikatu dituzte:
Aiziritze, Aldude, Angelu, Anhauze, Arbona, Azkaine, Azkarate, Aiherra, Banka, Basusarri, Baiona, Bidarte, Biriatu, Bokale, Miarritze, Kanbo, Zaro, Ziburu, Ezterenzubi, Gabadi, Gamarte, Hazparne, Hendaia, Irulegi, Itsasu, Jatsu, Lehuntze, Makea, Maule, Mugerre, Izura, Baigorri, Senpere, Donibane Lohizune, Donazaharre, Donibane Garazi, Arrosa, Donapaleu, Hiriburu, Sara, Urketa, Urruña, Uztaritze, Milafranga.
Horien artean, 39-k 2020an Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoaren Ituna plantan ezartzeko engaiamendua hartu zuten. BIzik segitzen dituen 5 Herriko Etxek (1), nahiz eta ez diren Itunaren sinatzaileak, gardentasun demokratikoa ere erakutsi dute beren erantzunak helaraziz. Elkarteak begi onez ikusten du Herriko Etxe horiek egin informazio ariketa.
(1) Angelu, Arbona, Basusarri, Bokale, Donibane Lohizune.
Bestalde, Bizik damu hartu du 12 Herriko Etxek ez daturik partekatzeaz:
Ahetze, Arrangoitze, Behaskane, Beskoitze, Ezpeleta, Liginaga-Astüe, Larresoro, Muskildi, Pagola, Eiheralarre, Urepele, Ahurti.
Hauetan atzemaiten dira 7 Herriko Etxe, Itunaren izenpetzaileak direnak, herri bat – Ezpeleta – eta 6 herrixka, 2020an Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren 7 arlotan engaiatu ondoren hautatuak izan ziren. Haien hitza janez, ez dute Ituna gauzatu den ala ez erakusteko informaziorik eman.
“Hauteskunde kanpainan herri hauek engaiamendu ekologikoaren karta aiatzinean emateko parada baliatu zuten, baina kargualdiaren bukaeran ez dute bilanik eskaintzen. Hori onartezina da. Atsotitzak dion bezala, Hitza Hitz!”. deitoratu du Sofia van Setten Hitza Hitz batzordeko kideak.
Nahiz eta ez den Itunaren izenpetzaileetan, Arrangoitzeko Herriko Etxeak ez du erantzun, manera horretan, legezko betebeharrak ere ez dituelarik bete.
Errepublika digitalaren aldeko legeak (2016) 3.500 biztanletik gorako kolektibitateei eskatzen die interes orokorreko datu publiko horiek sarbide librearekin beren webgunean argitaratzea. «Tamalgarria da gardentasun demokratikoa, legeak berak bermatzen duelarik ere, ez errespetatzea», dio Anthony Lubrano Biziko Hitza Hitz batzordeko kideak.
Hitza Hitz: ala hitz emalea hits!
2020ko herriko bozetan, 46 Herriko Etxe engaiatu ziren Biziren Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren 7 neurriak plantan ematera. Beste hamar Herriko Etxe ere, sinatzaileak ez izan arren, ebaluazioan sartu ziren lurraldean duten eragina dela eta.

Ondorioz, elkarteak, 2025eko urtarrilaren 30ean, 56 Herriko Etxeei eskatu die, martxoaren 7a baino lehenago, 2020az geroztik Itunaren gai bakoitzari buruz egin ekintzak zehazten dituzten 7 jarraipen-orri helaraztea.
Ondotik, hilabete bat baino gehiagoko bigarren epea eman zitzaien oraindik daturik hel arazi gabe egon ziren 25 Herriko Etxeeii.
Herriko Etxeen erantzunak igorriak izan diren bezala ikus daitezke Biziren webgunean. Informazio horrekin, Hitza Hitz batzordeak balorazio lanarekin segiitzen du orain.
Emaitzak 2025eko irailaren 23an argitaratuko dira mahai-inguru batean.