Korrika badator !
Korrika (http://www.korrika.org/) Baionarat heltzen da martxoaren 24a igandearekin. Euskararen aldeko gertakari nagusia dudarik gabe, ez da gehiago aurkezten Korrika. Aurten helmuga Baionan izanen da, animazio eta gertakari aunitz antolatzen dira horren karietara.
Bizi-k lehen aldikotz euskarari bere sustengua adierazteko parada ukanen du Korrikan, aurten kilometro bat erosi dugulako ! Ibilbide guzia egiten duen eta kilometro bakotx eragile ugari bezain anitzen eskutik (kultura edo kirol munduko jende ezagunak, kultur eragileak, alderdi politikoak, sindikatuak, elkarteak, enpresa haundiak…) pasatzen den lekukoa , Bizi-ren eskuetatik pasatuko da ere beraz!
Bizi-ren kide eta lagun guziak besta hortan parte hartzerat eta gisa berean Bizi-ren lerroen indartzerat gomitatuak dira ! Hitzordua zubi gorriaren (Grenet izendatua) itzulgunearen ondoan finkatua da Baiona ipar Aturri aldean (ikus azpian duzun mapan), martxoaren 24an igandearekin 11etan bizkarrekoen hartzeko, jakinez Korrika 11:17tan ttanko pasatuko dela.
11:00etatik goiti, Biziren batukada kilometro hortan izanen da ere, gure lerroen alaitzeko eta gure parte hartzea besta bat izan dadin ahal bezain bat ! Ondotik, kristoin besta antolatua da Baionan gaindi egun guzian, zatozte denak !
Korrika lasterketa herrikoia da, nornahiri idekia dena, adinak, forma fisikoak etab… ez du inporta. Haur, gazte, zahar, denek beren lekua dute ! Ongi etorri !