Erretreten erreformak ekar lezakeen sarraski ekologiko eta soziala salatu asmoz, klimaren aldeko eta injustiza sozialararen aurka hilabete luzez mobilizatu garen honetan, osasun krisiak erakutsi du, beste behin ere, Macronek gobernuak interes orokorra lehehenesteko borondaterik izan ez eta aberatsenen interesak bermatzeko arazorik ez duela. Covid-19aren pandemiari aurre egiteko konfinamendu bete-betean, aurtengo maiatzaren 1eneko mobilizazioa berezia izanen da.
Baina ez etsi ! Gure bizimoduak aldatu eta gure beharretik hurbilago egonen litzatekeen bestelako jendarte baten eraikuntza beharrezkoa dela erakusten digu gaur egungo osasun krisiak. Gure atzoko, gaurko eta biharko borroken ildoari jarraiki, manifestaldi alai, aldarrikatzaile eta konfinatu baterako deia egiten dizuegu. Osasun krisitik irakaspenak ate ratzeko, MOBILIZA gaitezen !
-Osasun krisi honek gizarte-segurantzaren eta zerbitzu publikoen garrantzia argitara atera duen heinean, zerbitzu haietarako baliabidematerial eta gizabaliabide gehiago, osasungintzako langileentzako hilabete sari hobeak, zerga sozialetatik salbuesterik ez izatea aldarrikatzen dugu.
-Covid-19aren parean injustizien kausa diren ezberdinkeria sozialekin eta prekaritatearekin bukatzeko, herritar orok etxebizitza duina eskuratu ahal izatea eta minimo sozialen, langabezi sariaren, erretreta pentsioen eta lanbide arteko gutieneko hilabete sariaren (SMIC) igoera eskatzen dugu. Eta birusak mugarik ez duenez, gure herrian bizi diren migratzaileen egoera legeztatu behar da eta estatu probreenak ordaintzen duten zor bidegabea indargabetu.
-Ospitaleetan, zahar-etxeetan, zein saltokietako kutxetan emazteak lehen lerroan atzematen ditugunez eta txalo hutsak baino aitortza hobea merezi dutenez, gizon eta emazteen hilabete-sarien arteko berdintasuna eskatzen dugu.
-Kapital bortitzenaren agindupeko gobernuak erretretarako eskubidea erasotzeko zuen asmoa bertan behera gelditu eta aste gutira, langileek irabazitako eskubide guziak zalantzan jarri nahi dituzte. Hilabete-sari hobea, 35 oreneko astea oporraldiak zein lan-denbora mantentzea eta langileen babeserako lan kode berria exijitzen dugu.
-Diru publikoa metamorfosia ekologiko eta sozialaren mesedetan inberitu behar delako, kutsatzaile handien baldintzarik gabeko salbazioari ez ! Ihes fiskala praktikatzen duten eta/edo krisi garaian haien akziodunei dibidenduak banatzen dizkietein enpresei finantzamendu publikoak erretiratu behar zaizkie, sektore estrategikoetako enpresak nazionalizatu, industria birlokalizatu, bertako laborantza herrikoia sustatu eta trantsizio ekologikoa posible egiteko milioi 1 enplegu berri sortu.
Mundu berdinzale, justizia-sozialaren aldeko, ekologistago eta feministagoan bizi nahi dugulako, gure balkoi eta leihotan izanen gara denok, maiatzaren 1ean, ostiralez, 11:50etan. Herritarrok boteretu behar dugu biharko mundu justu, iraunkor eta solidarioagoa sortzeko.
Ez diezaiegun erabakiak gure ordez har ditzaten utzi. Gure burua filma dezagun eta sare-sozialak #M1etxetik mezuekin bete ditzagun !