Larrialdi ekologikoa eta justizia soziala eguna!

Treinen bidezko merkantzien garraioaren suntsitzea, kamioien garraioaren haunditzeko:
Baionan mobilizazioa!

CGT, Bizi! Mugimendua eta CADE-k, ingurumenaren defentsarako tokiko elkarteen federazioak ehunka pertsona mobilizatu dituzte arratsalde osoan Baionan “Wagon isolé”aren desagertzearen eta treinen bidezko merkantzien garraioaren suntsitzearen kontra.



[:]

Hiru elkarteek, hainbat ekintzan antolatu dituzte (filma proiektzioa, hitzaldi eztabaida, etab.) SNCFaren buruzagitzak duen plano baten kontra, zeren harek 1,2 milioi kamioi gehiago ezarriko ditu bideetan urtero eta 6000 lan postu kenduko ditu merkantzien tren bideetan.

Mobilizazio egun horren karietara Baionako geltokiaren aintzinean elgarretaratze bat egina izan da eta “die-in” moldeko ekintza bat, geltokiko kaietan, “wagon isolé”aren desagertzearen aurka protesta egiteko.

Hitzaldi batek ere bildu ditu 170 pertsonatik goiti osoki betea zen gela batean.

Bertan salatua izan da tren bideetako azpi egituren parte baten desagertzea, injustizia sozial eta zentzugabekeri ekologiko gisa, klimaren krisi garaian eta petrolioaren prezioen sekulako goititzea etortzekoa den garaian. Azken bi fenomeno horiek errotik aldatuko dituztelarik bidezko garraioen errentagarritasuna treinezkoarekin parekatuz.

Ber gaiari buruz, antolatzaileek erran dute geroaren ere ekintza berri batzu eginak izanen direla.