Kopenhage 2009 : Herriek beren erabakitzaileak norabidez aldarazi behar dituzte!

Porrota argia da : Duela bi urte Kopenhageko COP 15ari finkatua izan zitzaion helburua, 2012ko ondarrean bukatuko den Kyotoko protokoloari segida bat emaitea zen, bidezkoa, bortxagarria eta ausarta izan behar zuen akordio baten lortzeko.

Horren ordez, dugun hitzarmenak ez du arduradunik, berotegi efektu gasen murrizketa lortzeko ez du ebaluatzen ahal diren helburu zenbaturik.

Hortan egoiten bagira, ondorio latzak izanen dira Planetaren geroarendako, Lurraren batazbesteko beroketa +2°Ckoa izaiterat bortxatzen gaitu hemendik 2050rat, beroketa klimatikoa ezin kontrolatua eta ezin geldituzkoa bilakatzeko arriskuarekin.

Planetako herri indartsuenen erabakitzaileek ez dituzte beren eginkizunak bete, [:]beren erantzukizunetatik urrun, GIECeko zientifikoek finkatu helburuak lortzeko behar den politika eta sistema aldaketari uko eginez. Entseatu dira iritzi publikoari gezurka testu hau arrakastatsu eta egoki bezala aurkeztea, alta arrunt kontrarioa da.

Gezur erailtzaile saiakera horrek, planetako herrien desmobilizatzeko pentsatua, ez du eraginik ukan, zientifikoek, GKEek, mugimendu sozialek eta beroketa klimatikoa hurbiletik segitzen duten kazetariek osatzen duten kontra-indarrari esker. Kopenhageko gailurran zuten zeregina bururaino ereman dute haiek.

Europar Batasunak, Kyotoko garaian aski ongi agertu bazen ere, aldi hontan arrunt huts egin du hitzordua, gezurtarien joko ahalgingarri batean ari izanez, ausarkeriarik gabe, negoziaketak norabide onerat aintzinarazi ordez. Nicolas Sarkozyk bere aldetik duen jakineza erakutsi du, duela zonbait hilabete ozona geruzaren ziloa eta berotegi efetu gasak nahasiz. Europaren izenean elkarrizketa bateratu eta eredugarria bultzatu ordez, ONU negoziaketen esparru orokor gisa hartuz, nahiago izan ditu Frantziaren txontxongilokeriak, G77a (Hegoko herri bateratuak) zatitu nahian Afrikako neo-koloniasmo pentsamoldeekin. Bere erronka ez zen akordio bortxagarria, bidezkoa eta ausarta lortzea, baizik eta etekin politiko eta diplomatikoak sortzea beretzat eta Frantziarentzat.

Azkenean, Kopenhage Historioan idatzia izanen da hala ere nazioarteko indar berri bat ahalbidetu baitu, mundu guziko mugimendu ekologista haundiek eta mugimendu sozial desberdinek sorturik. Klimaforum09ak, Kopenhageko gailur alternatiboak, “System Change- not climate change” Herrien Deklarazioa txostena zabaldu du, 300 GKEk eta 5 kontinenteetako mugimendu sozialek izenpeturik, heldu diren borroken oinarri amankomuna (deklarazioa irakurtzeko, hemen klika ezazu). 2010 urtea borroka erabakigarriak izanen diren urtea da, non mundu guziko herriek beharko dituzten beren erabakitzaileak norabidez aldatzerat behartu, Gizateriaren geroa lanjerrean emaiteko arriskuan izanen girelako bestenaz.

Bizi!-k bere aldetik Biltzar Orokorra izanen du abenduaren 23an asteazkenez, erabakitzeko Kopenhagetik landa gure mugimenduak gelditu behar duen edo alderantziz oraino indar gehiagorekin segitu behar dugunez tokiko mailan eta mundu mailan borroka horren eremaiten.

2009 abenduaren 19a, Bizi !

(*) Bizi!ren Biltzar Orokorra 19:00tan izanen da Manu Robles-Arangiz Fundazioan. Interesatuak diren guzieri idekia da, bainan kideek bakarrik bozkatzen ahalko dute.