Konfinatuak baina motibatuak! 40 ekintza zure etxetik egiteko

40 ekintza zure etxetik egiteko, geroa ez dadin iragana bezalakoa izan

Sekula bizi izan ez dugun osasun krisi eta konfinamendu garaian, joan den astean, izurrite honi buruzko gogoeta argitaratu dugu: Koronabirusa: Eta kalte egitetik gelditzea, aterabidea balitz

Kasik 2 urtez lantzen ari garen lurralde burujabe, iraunkor eta solidarioa baten proiektua aitzinera ezatzen dugu: “Euskal Herria Burujabe” (Euskal Herri burujabe baten alde), bereziki, berehala “gure bizitzaren jabetza berriz berreskuratzera” deitzen dugu.

Aste honetatik goiti, beraz, erabaki dugu mobilizatzea zuei “gakoak” emateko, konfinamendu garai honetan, guziek gauza ditzakegun ekintza errazen bidez gure bizitzaren jabetza berreskuratu ahal izateko, biharko mundua etxetik apailatzeko.

Konfinaturik ere, ekin dezagun eta guhauren garapenaren eragileak bilaka gaitezen, gure ekonomia, elikagaiak eta energia birtokiratuz, zero hondakinen praktikak eta birziklapena bultzatuz, berdin proiektu digital iraunkorrak, baita ikasiz eta jakinean egonez ere, hori dena solidario egonez!

  • ENE BEHARRAK BIRTOKIRATZEN DITUT
    • Ekonomia
      • Euskoa deskubritzen dut
        Ekonomiaren birtokiratzeak eskatzen du ere distantzia luzeko garraioa eta berotegi efektuko gasen isurketak murrizten dituen tokiko moneta, osagarria eta ekologikoa erabiltzea. Honen erabileraren abantailei buruz zerbait gehiago jakiteko, Euskal Monetak 7 puntutan zuen galderei erantzuten die. Zergatik Euskoa?
        2020an, 1.600.000 eusko baino gehiago zirkulazioan, tokiko moneta hau Europan lehena da. 1000 enpresatik gora Eusko sarearen parte dira. Zeintzuk diren jakiteko, aurkitegia linean kontsulta dezaket! Non erabili Euskoa?
      • Eusko kontua irekitzen dut
        Konbentziturik? Lasaitasun garai honetaz baliatzen baliatzen naiz Eusko kontua irekitzeko! Eusko kontua ireki
    • Janaria
      Garai hau baliatzen dut funtsezko tokiko eragileak (berriz) aurkitzeko, elikadura zuzen eta jasangarriaren alde: hurbileko ekoizle, janari saltegi, paketatzerik gabeko saltegi, AMAP, ekoizleen zuzeneko haragi kutxak, barazki saskiak… Gustu guztientzat zerbait bada! Lekuko hazkurriak kontsumituz, ekoizpen on/goxo eta sasoinekoak kozinatzeko plazera (berriz) hartzen dut, sekula baino gehiago laguntza behar duten laborarier sustengua ekarriz! Ene haragi kontsumoa gutxitzen dut eta tokikoa eta kalitatzekoa dena lehenesten dut. Tokiko hornikuntzaren sustatzeko, hainbat plataforma ezarri dira azken egun/asteetan:
      • Karta elkarreragileak (jatetxeek eramateko jakiak eskaintzen dituzte; laborariek zuzenean saltzen dute edo etxera eramaten dute, eta saltegiek ordutegia egokitzen dute).
      • Aldizkako Laborari Plataforma (LEKUKOA da, 30 urte baino gehiago baserriko laborantza defendatu duten Euskal Herriko laborari egiturek eraikia eta zuzenean kudeaturiko plataforma kolektibo bakarra. […] Gure egiturak – Euskal Herriko Laborari Ekoizleen Elkartea-Idoki, Biharko Lurraren Elkartea CIVAM, Laborantza Ganbara, ELB sindikatuak askotariko ekoizpenen salmenta zuzena egiten duten 400 baserri elkarretaratzen ditu).
      • Akitania Berria plataforma (Akitania Berriko ekoizleak eta kontsumitzaileek bat egiten dute sekula baino gehiago. Ekoizleek zurekin kontzatzen dute, zuk haienkin konta dezakezu. Plataforma honek eskualdeko ekoizle, artisau eta kontsumitzaileak harremanetan ezartzera laguntzen ditu. Sasoiko fruitt eta barazki, haragi, arrain, esneki… baina baita Akitania Berriko jakiak eta opilak ere, gaurdanik zure etxera ekarriak, balia zaitez!)
      • Ipar Euskal Herrian laborantza eta elikaduraren inguruan eragile anitz izatearen zortea dugu, denbora piska bat gehiago dudala baliatzen dut tokiko eragile horiek zein diren jakiteko: 
        • EHLG (Ipar Euskal Herriko lurraldean tokiko garapen adostu batean laborantza iraunkor eta herrikoiaren garapenaren alde egiteko xede du, baita baserri eremu eta laborarien hondarea babesteko).
        • BLE (Laborantza biologikoa Ipar Euskal Herrian)
        • InterAMAP (AMAPei buruzko informazioa izateko, eta zendako ez AMAPa batean sartzeko?) 
        • IDOKI (Ipar Euskal Herrian etxe-ekoizpenen karta)
        • Ipar Euskal Herriko janari-saltegi kooperatibak eta parte hartzaileak: Hendaiakoop, Larrunkoop, Otsokop
    • Energia
      • Enargian harpidetzen naiz
        2019 urtetik, zortea dugu %100 berriztagarria den argindarra banatzen duen tokiko banatzaile bat baitugu: Enargia. Gure esku dagoen botere hori har dezagun eta Enargiara harpidetu gaitezen.
        Proiektuari buruzko informazioa eskuratzen dut : Proiektua & Baloreak
        Enargian sartzen naiz: Harpidetza
      • Informazioa ene hurbilekoei zabaltzen diet
        Horrelako kooperatiba baten garapena are arrakastatsuagoa izannen da norberak bere ingurukoei informatzeko tartea hartzen badu. Egiten ahal dudana:  
        Ene ezagunei mezu elektroniko bat igorriz, testua prest da! Texte
      • Metanizaziotik datorren gas biologiko eta frantsesera pasatzen naiz Ilek-ekin
    • Mundu digitala
      • Bilatu, Interneteko bertako bilatzaile alternatibo berriaren proiektua deskubritzen dut (garapen fasean dena): www.bilatu.eus/
        Bilatu proiektuan parte hartzen dut akziodun bilakatuz : Parte hartu 
  • ENE ERAGINA TTIPITZEN DUT
    • Ene objektu eta tresnak iraunarazten eta konpontzera entseatzen naiz, sareko erosketak eta zaharkitze programatua bazterrerat utziz. Horretarako auto-formakuntza guneak eta tutoak begiratzen ditut: Spareka edo I Fix it
      Recycl’arte / BAB La Recycle’rit / Konpon Txoko Repair Café sareetan konponketa / xintxuketa / joskintza eta besteetarako tutorialak deskubritzen ditut
    • Bil Ta Garbi sindikataren gunean informazio eskuratzen dut zaborrak gutitzeko proposatzen dituzten moduen ezagutzeko (lombrikonpostatzailea, konpostatzailea, e.a.)
    • Stop Pub pegatina bat ezartzen dut ene gutun-kutxan. Ez baldin badut halakorik, etxean egonik, sorkuntza-lan tailer bat proposatzen dut eta ene haurrei eginarazten diet : Tuto StopPub
    • Etxean izanik, errezeta berriak entseatzen ditut eta jada prest diren jakiak ez ditut erosten. Etxeko garbiketa eta higiene produktuak nihaurek egiten ditut : Zero Zabor familiaren errezetak
    • Baratze bat ukaitearen xantza baldin badut, « belar mulching »-aren teknika entseatzen dut, erran nahi baitu lekuan moztu belarra baratzeko landareen ondoan uztea lurra ontzeko eta landareak elikatzeko, hola ez naiz zabortegira joaten (konfinamendu denboran itxiak dira gainera).
    • Baratzean hasten naiz: Ene lehen baratzea / Permakultura
      Baratzerik ez badut edota apartamendu batean baldin banaiz, landatze batzu egiteko aukera baduzu gauza gutxirekin! barneko baratzeentzat laguntza
    • Ene armairuak husten ditut eta puskak bazterrerat uzten ditut ondotik Emmaus Baiona edo Aima –ri eramateko, edo Gurutze Gorriaren bilketa lekuetan jantzientzat, …
    • Gure zaborrak digitalak ere direlako, ene mailkutxak husteko denbora hartzen dut ! CleanFox
    • Patxa’ma elkartearekin harremanetan sartzen naiz eraikuntzako materialak berrerabiliak izan daitezen. Ahalik eta eraikuntza material bideragarririk eta balorizagarririk gehiena desbideratzea da helburua, hondarkindegira botatzeko ordez zirkuituan berritz sartuak izan daitezen erabilera berdinarentzat edo erabilera desbideratuz. Harremana : patxama.contact@gmail.com Katalogoa
      Materialaren zerrendatzeko fitxa Kide bilakatu
  • FORMATZEN NAIZ, INFORMATZEN NAIZ
    • Bideoak:
      • trantsizioaren bideo plataforma dohainik Imago TV
        ImagoTV webgunea, 2018ko abenduan weberatu zenak, podcast, dokumentalak et YouTube bideo ekologiko eta engaiatuak eskaintzen ditu. Bideoteka parte-hartzailea eta ez ordainduzkoa.
      • Baionako Atalante zinegelak bere plataforma berrian zine emanaldiak proposatzen ditu linean
    • Irakurketa:
      2018. urte hasieratik abian ezarri dugu lurralde burujabe, sustengagarri eta elkarkide proiektua Euskal Herrian, baita metamorfosi sozial eta ekologikoa gauzatzeko xedea duen edozein lurralderako. Dena suntsitzen duen globalizazio kapitalistaren aurrean, gure lurraldeetara birlotu nahi dugu, bide bakarra baita gure ustez mende honen eta planeta osoko erronka nagusiei eraginkorki erantzuteko. Gaur egun bizitzen dugun osasun krisia ikusita, inoiz baino aktualagoa da! Irakurri Burujabe
    • Bankua & Finantza
      Zergatik egin banku etiko baten hautua? Ikerketa anitzek laguntzen dute sailkapena egiten eta jakiten banku bakoitzak nola erabiltzen duen bere dirua. Bankuen eraginaz
    • Webarekiko ene harremana
      Nahiz eta birtuala dirudien, digitala, aztarna ekologiko geroz eta handiagoa duten materialez baizik ez da osatu. Bestalde, eragile multzo batek, GAFAMek, kasik monopolio osoa dute gure bizi digitalarengan, populazioaren parte handi baten datuak bilduz. Erronkak eta lanjerrak hirukoitzak dira: ekonomikoak, teknologikoak, kulturalak…
    • Ikasten jarraitu
      • Unibertsitate irakasleek eginiko kurtsoak intarneuten esku ezarriak dira dohainik. Ene izena ematen dut Fun MOOC n!
      • Alternatiba – ANV formakuntza: Alternatibak hainbat programa proposatzen du; baliabideak, leukotasunak eta iniziatibak, ikasi, trukatu, estabaidatu eta etorkizuna eraikitzeko gakoak ukaiteko, honako orrian ikusi; Bouffée d’R
      • Etxean naizela baliatzen dut euskara ikasteko edo hobetzeko:
        Radio Kulturak cours d’euskara en ligne (lehen eta bigarren urteko mailak) euskara kurtsoak proposatzen ditu
        Mintzalasai elkarteak etxean garen garai honetarako euskara biziarazteko gomendioak proposatzen ditu.
    • Baionako Alternatiba 2018ko hitzaldiak berriz entzun: 

      25 / Gure lurraldeen birmoldatze ekologikoa: nola?
      Gure lurraldeak prestatzea datozen munduetarako eta krisietarako, ekologia, pobreenen zerbitzuko ezarriz; krisitik ateratzea trantsizio ekologiko eta sozialaren bidez, baserri munduko lurralde eta trantsizioaren bidez; nola eraiki oinarritik, gailurrak errefustazen diguna eta ondorioz gailur horretan bertan eragina ukaitea. Mahai-inguruaren animatzailea : Marie-Noëlle Bertrand, Humanité egunkarian kazetaria : Jean-François Caron,  Loos-en-Gohelle-eko auzapeza, Pas-de-Calaisko mehatze-herri ohia, energia positibodun lurraldea, ADEMEek «Herri jasangarri bati buruzko aldaketen eramaile eredugarri nazioanal» gisa izendatua CD2Eren lehendakaria; Maxime Combes, ekonomialaria, ATTAC, «Atera gaitezen fosilen arotik! Trantsizioaren aldeko Manifestua!»; Charles-Adrien Louis,  B&L évolution garapen iraunkorraren arloko ikerketa bulegokoa, «Baserri lurraldeek ere badute beren zeregina trantsizio energetikoan: kausitua den urrats baten giltzak»

      42 / Euskal Herria Burujabe: gure bizi-baldintzak berreskuratuz
      Zer da lurralde baten egiazko burujabetza elikagai, energia, ekonomia eta sozial arloetan? Trantsizio sozial-ekologikoak, behartuak edo nahitara antolatuak, herritar guzien bizian eta jendartearen arlo guzietan sekulako ondorioak ukanen ditu.  Biziaren kudeaketa bio-eskualdeen eskalan eginen da, burujabeago, jasangarriago eta solidarioagoak izanen diren komunitateak sortzea indartuz.
      Joseba Azkarraga, soziologoa, Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea, Trantsizio eko-sozialean aditua; Nikolas Goñi, Bizi!, Euskal Herria Burujabe Lan Taldea; Amaia Muñoa, ELA langileen Sindikatuko Idazkari Nagusiordea

      46 / Euskal Herri burujabe, jasangarri eta solidarioa eraikitzeko alternatibak:
      Kapitalak konzentratzen ditu erabakiguneak jendarteak hitzik emaiteko paradarik ez duen guneetan. Ondorioz, behartuak gara borrokak eta alternatibak indartzera tokiko mailan.  Gaur egungo testuinguruak gomitatzen gaitu, eta bereziki Euskal Herrian, alternatiba erradikal eta pragmatikoen potentzial estrategikoaren ikertzera. Lurraldeen burujabetzak neurri ttipi eta ertainetako komunitateak indartzea eskatzen du, egitura ttipi eta auto-kudeatuen sortzea, horien auto-askitasuna (energia, elikadura, eta beste alorretan) hobtzea. Euskal Herriarentzat bezala, Trantsizio Ekologiko eta Sozialak bide-orri bat eskaintzen du lurralde guzientzat.
      Xabi Anza, ELA angileen Sindikatuko Formakuntza arduraduna; Amaia OLEAGA, Talaios kooperatibako, Olatukoopeko eta Koop57ko Batzorde teknikoko kidea, Proiektu ekonomiko eraldatzaileen formakuntzan, aholkularitzan eta bideragarritasun azterketetan aktibo; Txomin Poveda, Euskal Herrian herritar alternatibei buruz soziologian doktoradutza lan bat eramaten ari dena.
  • SOLIDARIO NAIZ
    Konfinamendu garai honetan elkartasun ekintzak egitea posible da, zuen etxeetatik edo “errealitatean” ere bai, ahal dugu!
    • Etorkinak laguntzen dituzten elkarteak laguntzea
      • Collectif Diakité: Hauen Facebook orrialdetik, gauzen eskaera egiten dute  (balizak, jantziak, garbitzeko produktuak,etab.), lagundu nahi badituzu, ikus haien facebook orria!
      • Etorkinekin: Etorkin gazteak etxean dituzten familiak laguntzeko sorturiko eltze-itsua da. Bat-batean gaztearen gastuen %100 ordaindu beharretan aurkitzen dira, normalean eskolan edo internadoan direnak… Familia batzuek zailtasun ekonomikoak dituzte egoera honetan, eltze-itsu honekin familien laguntzea posible da.
        Horrez gain, Etorkinekin kolektiboak aterpetzen ditu bere herritar sarean isolatuak diren etorkin adingabe bakartuak.Konfinamendu gari honetan persona “erreferente” batzuren bila dira gazte eta ostatu emaileen artean berriak hartzeko, jarraipen pedagogikoaren segurtatzeko, gazteei aholkuak emaiteko beren etxeko lanentzat, kuraia emaiteko, etab. Hori telefonoz edo emailez egiten ahal da! Harremanak: FB Etorkinekin
    • Batzuetan, ez du balio urrun joatea laguntza ekartzeko! Ez duda zure auzokoari galdegitera laguntza behar duenetz erosketak egiteko. Berriak ere galdetzen ahal dizkiozu, sinpleki, horrek ere berdin plazer egiten du! Plataforma ezberdinak sortu dira harremanetan ezartzeko lagundu nahi duten pertsonak, laguntza behar dutenekin (erosketak, haur zaintza…):
      • Covid – Laguntza (Elkartasun sarea tokiko laguntza taldeak harremanetan ezartzeko eta pandemiaren aitzinean beren berrantolatzeko) 
      • Solidarité 64 (Laguntza proposatzen duten pertsonen aurkitegia, mugitzen ahal ez diren pertsonentzat puskak garraiatzeko, aterabiderik gabe diren pertsonen haurrak zaintzeko, Euskal Herrian)
      • COVID – EH (pandemia garai honetan, Covid-EH sarearen helburua da elkarlaguntza antolatzea maila ezberdinetan Euskal Herrian)
      • Gutunak igortzeko isolaturik dauden pertsonei zahar-etxeetan : gutun 1 irriño 1
    • Aterpe gabekoak lagundu
      Posible da ere aterpe gabeko jendea laguntzea konfinamendu zentroetan. Gaur egun, bi zentro dira irekiak, bata Baionan (Lauga), eta bestea Miarritzen (Noatry gimnasioa). Lagundu nahi baduzu: Article de France Bleu-ren artikula aterperik gabeko jendeendako bi zentroak aurkezten dituen
      Prest naiz esku ukaldi baten emateko? Materiala prestatzeko? Atherbea elkartearekin harremanetan sartzen naiz mail bat pantxika.iriquin@gmail.com-i bidaliz
    • Babes-maska bat egin
      Normatuak ez diren maskak dira (ez ospitaleetan erabiltzen direnak bezalakoak), baina gure burua Covid 19tik babesteko, mota honetako maska batek besteak babestea ahalbidetzen du, tu ziliportak geldituz. Maska bat eraikitzen dut
    • Laborariei laguntza
      Zailtasun bikoitza baratzezainentzat, tenpestek eragin zituzten desmasien ondotik, beste ainitz laborari bezala epidemia krisi honen biktimak dira ere. Haien aktibitatea lanjerrean da… eta gure elikadura ere bai! Emaitza bat egin
    • Konfinamendu garaian bortizkeriaren biktimak diren emazteen galderei erantzuteko plantan eman den bolondres taldean parte hartzen dut. Tchat Volontaire
  • Bizi sustengatu
    • Kide izan
      Bizi! sustengatzea, diru mailan elkarteari independente izaiteko ahala, eta ondorioz hitz eta ekintza astakatasunaz baliatzeko ahala, ematea da. Hots, elkartearen ekintza eta lan gaitasuna indartzea da, eta hori inoiz baino beharrezkoa izanen da bihar. Kide laguntzaile izanez, finantza sustengu edo morala ekarriz, edo kide aktibo izanez, laguntza ekartzen ahalko duzue noizbehinka edo erregularki, eta gure kanpaina eta berrien jakinean izanen zarete. Izena eman
    • Diru-hartze automatikora pasa
      Diru-hartze automatikoa Biziri, errepikatzen den emaitza erregular bat egiteko modu sinple eta segurra da. Horri esker, laguntzaileek jendeak berriz izena emateko egiten duten lan ikaragarria saihets daiteke. Edozein mementan diru-hartze automatikoa geldi daiteke. Kentze automatikora pasa

Desafio konfinatua
Bakoitzak bere etxetik egin dituen ekintzak partekatzeko gisan, proposatzen dizuegu argazki edota bideo baten bidaltzea (formatu horizontalean) ekintza egiten duzuen bitartean. Garai berezi honen oroitzapen txiki baten atxikitzeko aukera izango zaigu ere !