Ostirala honetan, urriaren 27an goizeko 8:45etan, Bizi bortxa gabeko euskal elkarte altermundialisteko 14 militantek elkartasun ekintza bat burutu dute Espainiar gobernuak Katalunian eremaiten duen politika salatzeko. skailera handi bat lagun Baionako Espainiar Kontsuletxea eskalatu dute eta bertan piztu dituzte ke sortzaileak. Han berean, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart-en argazkiekin eta ere urriaren 1eko erreferendumean poliziaren jazarpenak eragin dituen 1066 zaurituen (*) arteko emazte katalan baten argazkiarekin osatu banderola bat zabaldu dute. Bertan irakurtzen ahal zen « Totalitarismorako lerratzeari geldi ! Free #Jordis #EnPeuDePau #WithCatalonia ». Anartean, beste militante batzuek banatzen zuten #WithCatalonia manifestua, Kataluniatik sare sozialetan urriaren 25a asteazken honetan zabaldua izan den nazioarteko deia.
Goiz honetan present zen Lore Marguiraut militantearentzat « Bizi-k Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart-en berehalako askatzea galdegiten du. Bi hauek dira L’Assamblea Nacional Catalana eta d’Omnium Cultural jendarte mugimenduetako liderrak , milioika pertsona mobilizatu dituztenak kataluniar dinamika horretan pasa diren 7 urteetan %100 bortxa ezaren haritik. Hauek dira Martin Luther King eta Mahatma Gandhi kataluniarrak espainol gobernuak giltzapean ezarri dituenak. 15 urte kartzela arriskatzen dituzte « jazarpena » egiteagatik ! 155 artikuluaren aktibatzea ere salatzen dugu, egiazko eskandalo demokratikoa baita. Nolaz PP bezalako alderdi batek, ez dituenak kataluniako azken hauteskundetan ezta bozen %10a bildu, ukaiten ahal luke katalunia gobernatzeko pretentzioa ? Nehork hautatu ez duen errege batek zer eskubidez mehatxatzen du herri bat, biziki argiki aldarrikatzen duelarik erregimen errepublikar baten alde dela ? Arranguragarria den totalismorako lerratze horri begira, demokrazia defendatu behar dugu katalunian eta espainiar Estatuan. Zein izanik ere gure iritzia kataluniaren independentziaz edo bere integrazioaz Espanian, Kataluniarrek dute erabaki behar manera demokratikoan. Hori dute galdegiten, arrunt modu baketsuan, hori du PP gobernuak entseatzen oztopatzea bortizkeria erabiliz. Kataluniar prozesu osoa eraiki da bortxa eza oinarri gisa harturik, argiki erakutsiz mota hortako estrategia baten eraginkortasuna eta ahalmen izugarria. #EnPeuDePau plataformak bortxa ezaren iparrorratza segitzea du helburua, nahiz eta PP gobernuaren probokazioak eta bortizkeria erabiltzen dituen. Bizi, bortxa ezaren aldekoa errotik, koherentzia eta buruargitasun politiko horri begira, oso sentsiblea da.»
Max Rademasher, Baionako ekintzako beste parte hartzaile batek #With Catalonia nazioarteko deiari erantzuteko Bizi-k dituen gainerateko arrazoinak esplikatu ditu: « 2010tik geroztik prozesu katalana ez da batere bere barnera begiratzen duen mugimendu egoista, alderantziz aldarrikapen progresista eta elkartasunezkoa da. Parean gobernu espainola geroz eta erreakzionarra eta totalitarioa da, PP gobernatua, bere baitan kokatzen dira espainiako eskuina eta eskuin muturra. Azken urtetan Parlamentu katalanak bozkatu eta espainiako auzitegi konstituzionalak anulatu dituen lege sozial eta ekologikoen zerrenda luzea ikustea besterik ez da : gizonen eta emazten egiazko berdintasunaren alde; sexu jazarpenen kontra; pertsona prekarioen babesteko etxe-kanporatzeen kontra, elektrika, gas edo ur mozketeen kontra; etxebizitza hutsen zerga ezarri egoitza sozialen diruztatzeko; kulturaren laguntzeko funtsa diruztatzea internet hornitzaileengandik; zezenketen debekuaren alde; poliziak erabiltzen dituen gomazko piloten kontra; frackingaren kontra (eskistoetako petrolio eta gasak); energia nuklearreran gaineko zerga ezarri ingurunearen aldeko politiken diruztatzeko; etab. #WithCatalonia plataformak argiki dio (ikus http://withcatalonia.org/?lang=eus ) : Jendarte katalana dibertsifikatua da eta demokratikoa da. Azkarki oinarritzen da elkarte, erakunde eta plataforma progresistetan. Aurten iragan da Katalunian etorkinen harreraren aldeko Europa osoan manifestaldirik haundiena. Bartzelonako eta Cambrils-eko atentatuei erantzuteko martxa, bakearen alde, arrazakeriaren kontra eta elkarbizitzaren alde egin zen. Ez dezagun nehor utz jendarte hori gibelkaria edo hertsiki nazionalista dela erraiten. Gure elkartasuna merexi du.»
Poliziaren bi auto eta furgoi bat bertaratu dira baina segurtasun indarrak ekintza lekua zaintzen egon dira, esku hartzerik gabe. Oren baten buruan, Bizi!ko militanteek banderola Kontsuletxearen aitzinaldean lotu dute, eta bere gutun ontzian #WithCatalonia manifestuaren euskarazko eta frantsesezko bertsioa utzi dute, lekutik joan aintzin, polizietarik bakean utziak zirelarik.
(*) Gobernu katalanaren Osasun zerbitzuek atera duten azken bilan ofizialaren arabera.