2012an, senatuak ateratako txosten batek agerian eman ditu finantza publikoen diru galtzeak zerga ihesarengatik. Txosten horren arabera 30 eta 36 miliar euro arteko galtzea da frantses administrazio fiskalarentzako.
Zerga ihesa, zergen pagatzea apaltzeko praktika da. Gisa horretan, norbanakoek edo enpresek erabakitzen dute irabaziak atzerriko kontuetan gordetzea, zerga zerbitzuei jakinarazi gabe, diru-zama horiei dagozkien zergak ez ordaintzeko.
Estatuak galtzen duen gaitzeko diru-zama horrek, nahasmendu klimatikoaren aurkako neurri eraginkorrak plantan ezartzeko balioko luke. Herritarrak erokeria horretaz sentsibilizatzeko, Bizi !, ANV-COP21, Lurraren Adixkideak, ATTAC eta Solidaires Finances Publiques elkarteek, zerga ihesa erabiltzen duten bankuetan “Aulki bahitzaileak” ekintza gauzatu dute, aulkiek airatu den dirua irudikatuz. Ondorioz, 2015eko martxoan, Caïman uharteetan BNP bankuak dituen 7 adarren hestea exijitzeko, “Aulki bahitzaileek” 5 aulki bahitu zituzten paradisu fiskalen sailean txapelduna den bankuan. Bankuak egin salaketaren ondotik, Jon Palais, mugimenduaren bozeramailetako bat, urtarrilaren 9an Akizen epaitua izanen da eta 5 urteko presondegi zigorra arriskatzen du. Alderantzizko mundua da, auzi horrek, zerga ihesaren auzia izan beharko bailuke. 5 urte preso 5 aulkirengatik, beraz zenbat urte zerga ihesa antolatzen duten bankuen arduradunentzat?