JURASSIC PLASTIK: Gainestalki soberakinen eta plastikoaren desagertze masiboaren aldeko ekintza

[🔴 EKINTZA] Goiz honetan, Angeluko Supermerkatuan, Bizi!ko 21 militanteek errefusatu dute elikagaien industriak eta supermerkatuek inposatzen dituzten gainestalki plastikoen erostea. Elikagaiak berrerabilgarriak diren ontzi eta zakuetan ezarri dituzte, ahantzi gabe ondotik kesetan haien identifikatzeko barra kodeak atxikitzea. Supermerkatuan hara hona ibiltzean, hurbiletik jarraituak ziren kartoinez eta gainestalkiz egina zen Tirex batetaz, bukatua izan behar litaiken «Jurassik Plastik» garaiaren inkarnazio beldurgarri batetaz.

Larunbata honetan, 2019ko otsailaren 2an, 10:45etan, Bizi! mugimenduko  21 militante topatu dira Angeluko E. Leclerc supermerkatuan bertan «Jurassic Plastik» ekintza burutzeko eta horren bidez gure planetarentzat gaitzak diren plastikozko eta gehiegizko gainestalkiak salatzeko. Plastikoa petroliotik dator. Petrolio kopuruak ezagutuak dira eta beti goruntz doan gure jendarteen kontsumoari aurre egiteko mugatuak1. Gainera, petrolioaren ustiapen eta kontsumoa gero eta karioago eta kaltegarriagoak dira klimarentzat, ingurumenarentzat eta gure osagarriarenzat. Hots, garaia da Jurassic Plastik-en aroari bukaera bat emaitea!

Supermerkatuek beren produktuen gehiengoa saltzen dute gainestalki plastikoetan (eta hori produktu freskoentzat ere: ogia, gasnak, haragiak, fruituak ontzitxoetan eta plastikoarekin gainean,…) eta usu bigarren gainestalki gehiegizko batean dira  (jogurt-ontzien, hortz orearen tuboaren, etab.-en inguruko kartoin eta plastikozko mintzak).


Tamalez,  erabilpen bakarra duten gainestalki horien gehiengoak ehunka urte ematen dituzte desagertzeko (400 urte plastikoarentzat) eta kutsadura inportante batzuren sortzaile dira (zikintegi salbaiak; kontinente guzietako hondartzetan agertzen diren hondakinak; Pazifikoan 800 000 km² dituen plastikozko 7. Kontinentea; …). Eta azkenik plastikoen andeatzetik agertzen diren mikro-partikulei buruz, haiek sekulan ez dira desagertzen, eta denetan presente dira, lurretan sartuz, itsasoko animalien digestio sistemetan… eta ororen buru gutan2.

 

Zonbait zenbaki…

Frantses Estatuan gainestalkiak:

458 kg etxeko-hondakin sortzen dira Frantses Estatuan biztanleka urte batez (2012), haietarik %32 gainestalkiak dira (2007)3. Horrek erran nahi du:

  • 146,5 kg gainestalki botatuak direla biztanleka urtero,
  • 9,8 milioi tona urtero biztanleri osoarentzat,
  • 312 kg gainestalki segundu bakoitz botatuak direla Frantses Estatuan.


Plastiko marea mundu mailan4:

  • 8,3 miliar tona plastiko ekoiztuak izan dira 50 urteetarik geroz munduan eta haietarik 6,3 miliar plastikozko hondakinak dira.
  • 4 mende, hori da plastikoak desegiteko guttienez beharko duen denbora.
  • Plastikozko hondakinen %91 ez da birziklatua eta %12a erraustua da. Frantses Estatuan, plastikozko5 hondakinen %23a bakarrik birziklatua da).
  • %79a metatua da hondakin lurperatze guneetan edo naturan. 2050an, gaur egungo eredua jarraituz, 12 miliar tona plastikozko hondakin aurreikusiak dira.
  • Zuntz-gabeko plastikozko hondakinen %40a gainestalkiek osatzen dute.

Ekintza!

Goiz honetan, Angeluko Supermerkatuan, Bizi!ko militante zonbaitzuk argiki errefusatu dute elikagaien  industriak eta supermerkatuek inposatzen dituzten gainestalki plastiko  eta gainestalki soberakinen erostea.  Saltegiko beste bezeroen begirada jostakina lagun, elikagaiak berrerabilgarriak diren ontzi eta zakuetan ezarri dituzte, ahantzi gabe ondotik kesetan haien identifikatzeko barra kodeak atxikitzea. Supermerkatuan hara hona ibiltzean, hurbiletik jarraituak ziren kartoinez eta gainestalkiz egina zen Tirex batetaz, bukatua izan behar litaiken «Jurassic Plastik»  garaiaren inkarnazio beldurgarri batetaz.  Bezeroei egina izan den eskupaper banaketa baten ondoren, kamiseta berdedun ekintzalariek luzaz xekatu dituzte kesetarik landa legeak6 aurreikusten duen bezala, ontzi batzu non nahi ez diren gainestalkiak utziak izaiten ahal diren. Ikusiz zein ttipiak diren eta zonbat zailtasun behar izan dituzten atxemaiteko, ekintzalariek erabaki dute beren gainestalkiak molde ikusgarrian denda erdian agerian uzterat. Espero dute ez direla bertan ahantziak izanen: «105 produktu erosiak = orgatxo bat hondakin» irakurtzen ahal zen bertan utzia izan den orgatxoan.

Ekintza honek gomitatzen ditu kontsumitzaileak supermerkatuen eta haien hornitzaileen gan beren eragin poderearen erabiltzerat gainestalki ekoizpena ttipi dezaten.

Horrendako, jestu sinple eta eraginkorrak plantan emanak izaiten ahal dira eguneroko bizian:

  • Ahal bezain bat eros nahas-mahas edo gainestalkirik gabe;
  • Lehenetsi xeheka edo mozturiko erosketak harategi, gasna saltegi eta arrandegietan;
  • Beti berekin eraman edukitzaile berrerabilgarriak eta erositako produktuen barnean ezartzea galdatu;
  • Hautatu guttien gainestalki dituzten elikagaiak;
  • Utzi sistematikoki gainestalkiak dendaren ateratzean.

Uste komunak ez bezala, xeheka edo mozturiko erosketak (oinarrizko produktuentzat) gainestalkidun produktuen ber prezioan dira. Hots, Jurassic Plastik-en garaietik ateratzea, hots bestela saltzea eta kontsumitzea, ez da karioago!

Sistema alda dezagun, eta ez Klima!

1 – “World Oil 2018-2050: World Energy Annual Report (Part 2)” Dennis Coyne

2 – UEG Week: “Microplastics discovered in human stools across the globe in ‘first study of its kind”

3 – Déchets chiffres-clés. Édition 2016. ADEME.

4 – “Production, use, and fate of all plastics ever made”. Roland Geyer, Jenna R. Jambeck and Kara Lavender Law. Science Advances, 19 juilllet 2017.

5 – Recyclabilité des emballages en plastique. Cotrep

6 – Loi Grenelle 2 de juillet 2010-aren karietara, artikulu batek dio « 2011ko uztailaren 1an berantenik, 2500 m² baino gehiagoko elikagai edo kontsumo handiko beste ekoizpenen saltze eremuak ukanen dituen  gune orok kesetarik landa beharko du point de reprise des déchets d’emballage / gainestalkietarik jin litaizken hondakinen biltzeko pundu bat eskaini denda hortan erosia litaiken edozoin produkturentzat”.