Jon Palais-ren auzia : BNPren kontrako ekintzak biderkatzen dira

bnpbayonne

Jon Palais-ren auzia : BNPren kontrako ekintzak biderkatzen dira

Parise eta Baiona, abenduaren 10ean larunbatez – Bi egunez, ekintza uholde batek BNP Paribas bankua hunkitzen du zerga ihesa salatzeko, trantsizio energetikoa eta soziala diruztatzearen beharra aldarrikatzeko, eta Akizen urtarrilaren 9an auzitaratua izanen den Jon Palais aulki bahitzaileari sustengua ekartzeko. Hexagono osoan jadanik hamarnaka okupazio ekintza burutu dira, aulki bahitzaileen kolektiboak antolaturik, eta beste batzu izanen dira arratsalde honetan. Hiru ekintza burutu ditu Bizi!-k gaur Baionan hiri erdian, San Ezpiritun eta Donibane Lohitzunen.

Ostirala 9tik hasiz, irrati pirata batek Pariseko agentzia batetik emititu du 25 militanteen kanporatzearaino, eta Marseillan aldiz 80 militantek Joliette-eko agentzia hestaraztea lortu dute. Montpellier-en ere zerga ihesaren besta bat iragan da, Saint-Denis-n maternitate bat instalatu da, Limoges-en zerga ihesaren auzia antolatzeko deiaren irakurketa antolatu da, Perpignan-en billeteen garbigailu bat eta mobilizazio egunak Tarbes-en eta Baionan.

Larunbat honetan goiz hastapenetik, 9:30etatik goiti ekintzak biderkatzen dira. 4 antolatu dira Ipar Euskal Herrian. Bizi!-k deiturik, 70 pertsonek Victor Hugo karrikako BNP agentzia okupatu dute, EELV-ko bozeramailea eta “Sauvons les riches” kolektiboko Julien Bayou-ren presentziarekin. Ber denboran hamar bat militantek geltokiko BNP agentzian okupazioa egin nahi zuten bainan agentzia aintzinagotik hetsi zuten, eta beste 12k zerga ihesaren errota haundia itzularazten zuten Donibane Lohitzuneko BNP agentzia baten aintzinean, Foch karrikan. ATTAC-eko militante batzuek ere ekintza bat burutu dute Biarritzeko BNP agentzia baten aintzinean, hau ere espresuki hetsia zuten kari hortara.

Hiri askotan, BNP Paribas-k aintzinagotik hetsi zituen agentziak, edo militanteak ikustean hetsi behar izan du.

Mobilizazioa berriz hasi zenetik azaroaren 2an, baliteke 60 ekintzatik gora kondatzea bi egun mobilizazio hauen ondotik. Bortxa gabeko ekintza hauen arrakasta, aurpegia estali gabe burutuak, adierazten du herritarren borondate azkarra botere publikoek zerga ihesaren kontra ekintzak gauza ditzaten eta has ditezen trantsizio ekologiko eta solidarioa diruztatzen.

Aulki bahitzaileek orain mobilizazioa segitzera deitzen dute haien lehen militantearen auziarentzat, Jon Palais, “taldean egin lapurketarentzat” auzitaratua izanen delako BNPren salaketa baten ondotik Akizen urtarrilaren 9an. Karia hortara, 20 bat elkarte eta sindikatuek zerga ihesaren auzia antolatzera deitzen dute, ekitaldi militante eta alaia izanen da pertsonalitate ugariren presentziarekin. Goizean, lehendakarigaiek mahai-inguru batean parte hartuko dute zerga ihesaz eta inpunitate fiskalaz 

bnp