Aulki bahitzaileen ofentsiba berria BNP Paribas-ren kontra
Martxoaren 4an larunbata honetan 10:30tan, Bizi-ren 25 militantek Biarritzeko hiri erdian burutu duten ekintza ikusgarri baten bidez BNP Paribas akusaziopean ezarri dute, zerga ihesan duen parte hartzeagatik eta krimen klimatikoen diruztatzeagatik.
Bankuaren teilatu gainerat hupaturik, hainbat militantek «BNP akusatuen aulkian ezar dezagun» zioen banderola erraldoia zabaldu dute. Momentu berean, beherean, Bizi-ren beste militante batzuk BNP-ko buruzagiaren rola egiten zuen Jean-Laurent Bonnafé faltsu bat arrastatzen zuten eta akusatuen aulki batean ezartzen.
Arte hortan, Bizi mugimendu altermundialistako beste kide batzuek eskuorriak banatzen zituzten, BNP Paribas-k Florent Compain Amis de la Terre elkarteko lehendakaria auzitan ezarri izana salatzeko. Aulki bahitzailearen auzia apirilaren 11n asteartarekin iraganen da Bar-le-Duc hirian. Florent Compain-ek 5 urte kartzela eta 75 000 euro arriskatzen ditu Nancy-ko BNP bankuan aulki bahitzeagatik, horren bidez gaitzesten zelarik banku horrek dirudunen zerga ihesan duen rola. Banku agentziak segidan bere ateak hetsi ditu, Aulki Bahitzaileen ekintzei esker ateak hetsi dituzten bankuen zerrenda handia luzatuz.
Ekintza hasi eta zonbait minuturen buruan, poliziaren heltzea parada izan da «Rémi Gaillard»-en antzeko egoera harrigarri baten bizitzeko, Bizi!ko militanteeek BNPko nagusia bere aulkitik altxatu baitute eta Polizien esku utzi. Sorpresaren efektu pean ziren segurtasun indarrak eskertuak izan dira hain fite agertzea gatik zerga ihes masiboan eta ingurumenaren eta klimaren kontrako krimenetan hobendun handia denaren hartzeko.
Jon Palais-k, Bizi!ren bozeramaileak adierazi du saldo handian bertaratua zen prentsaren aitzinean: « Ez dira Aulki Bahitzaileak auziperatu behar baina BNP eta bere Nagusia den Jean-Laurent Bonnafé. Alabainan,BNPa zerga paradisuetan dituen bere 200 filialekin, zerga paradisuetan presentzia handiena duen bankua da, eta gainera 2009 eta 2015 urte artean energia fosilei ekarri dien 57 miliar euroko sustenguarekin banku hau nahasmendu klimatikoa gehien finantzatzen duena da!»
Bizi! kideek adierazi dute 2016 urteko azaro eta abenduan, Jon Palais Bizi! kidearen kontrako auziaren gaitzesteko egin diren mota bereko hainbat ekintza eginak izanen direla BNPa akusatuen aulkian ezarria izan dadin eta apirilaren 11a, jendartearen, klimaren eta justizia sozialaren egitate eta jestuen kontrako auzia bilaka dadin.