Hervé Kempf-ekin «Oligarkia, aski da, gora demokrazia!» Hitzaldia

Hervé Kempf-ekin
«Oligarkia, aski da, gora demokrazia!»
Hitzaldia

«Nola aberatsek planeta suntsitzen duten» liburuaren autorea den Hervé Kempf
Ingurumenaren gaian kazetari berezitua da

Ostiralan, uztailaren 22an, arratseko 20:00etan, Manu Robles-Arangiz Fundazioan, 20 Cordeliers karrikan, Baioinan

Hervé Kempf, anitz hizkuntzatan itzuliak izan diren hainbat libururen idazlea da. Besteak beste «Nola aberatsek planeta suntsitzen duten» liburuaren idazlea denak, Baionan (Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzean) hiitzaldi bat emanen du, ostirala honetan, arratseko 20:00etan, bere azken liburuaren gaiari buruz «Oligarkia, aski da, gora demokrazia!».

Le Monde egunkarian Ingurumenari buruz berezitua den kazetari honek baieztatzen digu krisi ekologikoak eta mundializazioak gure politikaren kultura erabat zalantzan ezartzen dutela: Mendebaldeak behar du ikasi planetaren partekatzen munduko beste biztanleekin. Hori lortuko du baldin eta erregimen oligarkikotik ateratzen bada. Larrialdi sozial eta ekologikoak ahantziz, beti aberatsentzat pribilegioak atxiki nahiz ari den erregimen ohori borrokatu beharko da biziz betea den demokrazia bat asmatuz.

Azken liburu honek ere bere aldian ezagutzen du indartuz doan arrakasta bat eta geroztik bere «Oligarkia, aski da, gora demokrazia!» titulua herritar mugimenduetan lema gisa hartua da.

Bizi ! eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolatzen duten hitzaldi honen sarrera urririk da, baina baitezpadakoa da izenaren emaiterat 05 59 25 65 52 zenbakian edo info@bizimugi.eu helbidean.