TIRRIT 👎 Donibane Lohitzune

Urriaren 7an eta 8an, garapen jasangarriaren astearen erdian, Donibane Lohizuneko aire-saioa iragan zen. Irudikapen anakronikoa eta larrialdi klimatikoarekin arras kontraesanean, karbono-aztarna 260 t CO2-koa estima- tzen delarik, hau da, batez beste pertsona baten 153 Parise – New York joan-etorri-rena1! Planetaren mugak errespetatuz eta Ipar Euskal Herriko Klima Planarekin bateragarria izanez, beste irudimenakmlanmtmzen dituzten aisialdiak eskaintzeko garaia da.

Garapen Iraunkorraren Europako Astearen erdian, Euskal Herria Burujaben -lurraldearen metamorfosi ekologikoa bizkortzeko mobilizazio garaia- eta Euskal Elkargoaren Klima astearen bezperan, 2 eguneko ikuskizun programazioa antolatu zuten aire konpainien sektorearen ospean, ordu txarrekoa agertu zena. Baina, 2023an muturreko gertakari meteorologikoak biderkatu eta planetako 9 mugetatik 6 gaindituak diren arren, Donibane Lohizuneko Herriko Etxeko gehiengoak kritikaren aitzinean izan duen errealitatetik deskonektatutako erreakzioak disonantzia askoz sakonagoa erakusten du :

“Bioaniztasunaren eta garapen iraunkorraren gaiak eguneroko kezkak dira Donibane Lohizunen eta badakigu nola gure hiriak kutsadura asko jasaten dituen, eta kolektibitatearentzat zein garestiak diren: legez kanpoko isurketak, txakurren kakak, tagak, zigarro-muturrak. , etab. Gure mailan, gaitz horien kontra borrokatu behar dugu eta ez urtean behin egiten den ekitaldi publiko orokor baten aurka” 2.

Herriko Etxeak bere lehentasunetan txakurren kakak klima-aldaketaren eta bioaniztasunaren lehertzea baino gorago ezartzen dituela dirudi , eta manifestazioan Canadair bat egoteagatik plazaratu zuten auto-goresmenak  suhiltzaile piromano baten jarrera osatzen du larrialdi ekologikoaren aurrean.


IPCCko3 zientzialarien azken txostenak, ordea, bizi dugun egoera kritikoaz hauxe ohartarazten du: klima saileko helburuak betetzeko, gure berotegi-efektuko gas isuriak erdira jaitsi beharko dira hemendik 2030a arte! Horrek bizimoduetan eraldaketa sakonak dakartza eta ibilaldi luzeko hegaldiak saihestea da karbono-aztarna indibidualaren aztarna gehienik murrizten duen ekintzetako bat zientzialarien arabera. Txosten beraren arabera, ekintza indibidualak ez dira aski izanen eta neurritasuna errexteko eta sustatzeko politika publikoekin batera joan beharko dira, hau da, “energia, material, lur eta ur eskaria saihestea ahalbidetzen duten neurri eta eguneroko jardunbide multzoa, planetaren mugen barnean jende guzien ongizatea bermatuz”.

Erabileren, eta bereziki mugikortasunaren aldaketa erradikal honek, gure irudikapen sozialak eta gure irudimen kolektiboak kontakizun berrien bidez berritzea eskatzen du, Trantsizio Ekologikoko Agentziaren arabera, metamorfosi horiek denentzat desiragarriak izan daitezen. Dena den, Herriko Etxeak hartzen duen kontrako jarrera da Donibane Lohizuneko aisialdi eta turismoaz arduratzen den hautetsiak ekitaldia «aeronautikaren erakusleiho gisa, sektore ekonomiko garrantzitsua» dela justifikatzen duenean. Irudimen mugagabea sustatuz, bizi-printzipioen kontrakoa eta planetaren bizigarritasuna arriskuan ezarriz, ikuskizun mota honek egungo kontakizunetan preso atxikitzen laguntzen du eta geldirik egoteko egoera batean mugatzen.

Jean-François Irigoyen Donibane Lohizuneko auzapezak oraino koherentzia eskasagoa erakusten du Mugikortasun Sindikatuko presidente karguarekin. Zaila bada ikustea nola Ipar Euskal Herriko Klima Planean aitzinikusiriko turismo arduratsuaren alde egiten duen horrelako ekitaldi batek, zailtasunak ditugu ere ikusteko  auzapezak bultzatzen duen Mugikortasun Planean aurreikusiriko mugikortasun praktika alternatiboak ezagutarazteko, aurkezteko eta dastatzeko gogoa emateko zinezko borondatea. Ekitaldia izateagatik berez, baita delako mugikortasun alternatiboak erabiliz bertara joateko sustapen eskasagatik ere. Alta, gertakari gehienetan karbono-isurketen lehen iturria da. Eta autobusentzat bakarrik diren bideen bertan behera uzteak, herrian berean egin entsegu labur baten ondotik, ez du baikor izaten laguntzen «gune trinkoenetan garraio publikoko zerbitzuak areagotzeari dagokionez, aldaketa modalean laguntza ekartzeko» egitateari dagokionez. Bestalde, IPCC erakundeak ohartarazi du geldirik egoetaren kostua inbertsioarena eta ekitearena baino askoz ere handiagoa izanen dela. Zenbait tagen garbitzea askoz anekdotikoagoa izanen da Donibandar kolektibitatearentzat kostako mugaren gibelatzearena eta uholdeena baino. Donibane Lohizune herriarentzat azkenean lurreratzeko garaia da!

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.

  1. Itsas aldeko ikuskizunean oinarrituriko Aire Ikuskizun Publikoen BEGen Emisioen azterketatik estimatua. Ekitaldia 2 egunetan iragan delarik (azterketan egun 1 iraun duelarik) baina azterketaren simulazioan baino parte hartze orokorra ttipiagoa izan zenez, % 30 murriztu zen parte hartze hipotesia, 20.000 ikusle bertaratu zirela atxiki zen. Paris-New York bidaiaren karbono-inpaktua ADEME-en kalkulagailutik dator. ↩︎
  2. Gehiengoa duen Donibane Itsutuki taldearen aipamena, Herriko Etxeko webguneko talde politikoen Adierazpena atalean ateraia. Atala ordutik eguneratu da eta aipamena eskuraezin bilakatu da. Iruzkin berdintsuak eginak izan ziren eta hedabideetan zabalduak izan.
    ↩︎
  3. Intergovernmental panel on climate change : Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Adituen Taldea ↩︎