Euskal Kostalde–Aturri Hiriguneko Lehendakari Jaunari Bizi!ren gutun irekia: AHT-ari ez! Hurbileko autobusari bai!

Euskal Kostalde–Aturri Hiriguneko Lehendakari Jaunari Bizi !ko gutun irekia

AHT-ari ez! Hurbileko autobusari bai!

Manif-anti-LGV-BayonneLehendakari Jauna,

Liman, Peru herrian Klimaren inguruko Nazio Batuen 20. biltzarra idekitzen delarik, Pariseko 2015eko COP21aren prestaketa  moduan, izugarri kezkatuak gira, hemen bertan,  CHRONO 1 eta 2  diren goi mailako zerbitzudun autobusen proiektuetan aintzinatze zehatzen eskasak ikusteaz. Alta bada Euskal Kostalde-Aturri hirigunean, proiektu horiek, beren heinean, laguntza ekarriko lukete berotegi efektuzko gasen isurketen ttipitzean. Alabainan, www.chrono1et2.fr web gunearen azken gaur eguntzea duela ia urte bat egina izan da (2013ko abenduan)

Gure esku diren azken informazioek badirudi proiektuaren anbizioaren atzerapen bat irudiztatzen dutela. Horren ezaugarri dugu, San Ezpirituko zubian autoentzat 2 norabidetako  zirkulazioaren atxikitzea, autobusentzat, ibiltzaileentzat eta txirrindularentzat berezituak litaizken bideen kaltetan.

chronobus_stab_baiona

Beste kezka iturri nagusi bat: CHRONO 1 eta 2-ren aintzinkonduaren osatzeko falta litaizke gutti gora behera 20 milioi euro (aintzin kondu orokorra 120 milioi eurokoa delarik, hastapen batean proiektuak 150 milioi euro aintzin ikusia zituelarik, hots helburuko zenbakiak apalduz doaz).

Alta, Euskal Kostalde–Aturri Hiriguneak, 2010an erabaki zuen 65 milioi euroko laguntza ekartzerat LGV SEA / AHT proiektuari, haietarik 26,14 milioi Tours-Bordeaux bidea finantzatzeko, eta jada obretan dena. Baina, 2012an, Hiriguneak ordainketa horiek gelditu ditu, eta garai hartako Lehendakariak Jean Grenet Jaunak adierazi zuen Euskal Kostalde-Aturri Hiriguneak «bere buruari finantzamendu eta AHT-aren Europa Hegoalde eta Atlantiko tren bidearen gauzatzearen hitzarmenaren gelditzeko eskubidea emaiten ziola»

Konduan hartuz bide zati horrentzat jada ordainduak diren 2,59 milioi euroak, Euskal Kostalde–Aturri Hiriguneak oraino ordaindu gabeak dituen 23,55 milioi euro gelditu behar litaizke Tours-Bordeaux AHTarentzat.

Hor ere, larrialdi klimatikoa konduan hartuz eta ikusiz zein garrantzitsua den oraindanik berotegi efektuak dituzten gasen isurketaren ttipitzea, Baionako hirigunean (jakinez bidezko garraioek dituztela isurketen %40a egiten), gaur galdegiten dizugu Tours-Bordeaux AHT-aren ordaintzeko oraino gelditzen diren 23,55 milioi euro horiek esleitzerat CHRONO 1 eta 2  diren goi mailako zerbitzudun autobusen proiektuetan, haien gauzatze zehatza zalutzeko.  

Gure ikuspundutik, erabaki honek duen garrantzia konduan hartuz, jendartearen sentsibilizazio kanpaina bat eramanen dugu, argi izan dadin, denen abantailan diren, eguneroko garraio kolektibo proiektuen lehenestearen behar baitezpadakoa, fermuki gaitzesten dugun  « lurralde aldaira »  eredua eramaiten duen AHT tren bide berria bezalako proiektu elitisten, ingurumen suntsitzaileen eta guziz garestien ordez.

Eskertzen zaitugu  gai horri buruz zuen xedeen zehazteaz,  ezagutaraziz, zuen gauzatze  konkretuen egutegi zehatza,  CHRONO 1 eta 2  diren goi mailako zerbitzudun autobusen proiektuetan.

Gure galdeari emanen diozun arretaz eskertzen zaitugu.

Onets, Lehendakari Jauna, gure errespetuzko agurra.