EUSKAL ELKARGOAN ZER? Herriko Etxeak beren ekintza planifikatzen laguntzeko Idazkaritza

Euskal Elkargoak 2023ko martxoaren 1ean sortua, Trantsizio Energetikorako eta Plangintza Ekologikorako Idazkaritza Nagusiak larrialdi klimatiko, energetiko eta ekologikoen aitzinean lurralde-ekintza bizkortzen lagundu nahi du. Euskal Elkargoarentzat, Herriko Etxeentzat eta lurraldeko eragile sozioprofesionalentzat baliabide bat da, Klima Planaren helburuak lortzen laguntzen duten ekintzak abiarazteko. Haren sorrerarekin batera, helburu goititze bihotz-pizgarri bat baieztatu da: 2050ean lurraldeko berotegi-efektuko gasen emisioen %100 berriz biltzea.

Herriko Etxeei ingeniaritza finantzarioa eta teknikoa eskaintzen die, haiek aholkatzeko eta hornitzeko. Herriko Etxeek beren lurralde-eremuaren bitartez eskatzen dute, zein mailatan Idazkaritzak ekimen kolektiboak anima ditzakeen.Herritarren galdeketa kanpaina baten ondotik, Ziburuk, Senperek eta Hiriburuk Klima Plana beren herriaren mailan deklinatzeko ekintza-plana garatzeko laguntza eskatu zuten. Metamorfosi Ekologikoaren Ituna sinatu zuten 46 Herriko Etxek ekintza hori egiteko engaiamendua hartu zuten agintaldiaren hasieran. Uztaritzek eta Izurak adierazi dute Idazkaritza Nagusiarekin harremanetan sartuko direla zentzu horretan eta Urketa prest da Errobi-Aturri eremuaren mailan kolektiboki engaiamendua hartzeko.

Herriko Etxe batzuk ez dira hain gibelatuak.  Baionak bere trantsizio ekologiko eta solidariorako proiektuarentzat  ekintza plana bozkatu berria du. Urruña, deskarbonizazio plana garatzen ari da. Bidartek trantsizio ekologikorako bide-orria bozkatu du baina ekintza-plan bati dagozkion epe, tresna adierazle eta dedikaturiko baliabiderik gabe; aurrerapena ebaluatzeko jarraipen dokumentu bat lantzen ari da Herriko Etxea. Kargualdiaren 2. zatia hasi den bitartean, Herriko Etxe askok ez dute oraino beren ekintzaren plangintza ekologikoaren prozesurik hasi.

Horrelako dokumentu baten idazteak gaitasun tekniko batzuk eskatzen ditu, udalek agian menperatzen ez dituztenak baina Idazkaritza Orokorrak bai.

Organismo honek bere laguntza eskaini dezake, aholkuak emanez (bilkuretan parte hartuz, baldintza-agiriak berrirakurriz, proposamenak aztertuz), tresnak proposatuz (baldintza bildumak, erabaki-modeloak, metodo gidaliburuak, esperientzia partekatzeak…), lurralde-mailako desmartxa kolektiboetan sustengua eskainiz, esperientzia gehiago duten udalekin lotura eginez, trantsizio proiektuen alde pentsatuak diren diru laguntzak bilduz  . Batzuetan, baltsako desmartxa bat gida dezake ingenieritza egokitu bati esker (ELENA europear programaren aztertzea, izan eraikinen energia-berriztatzeari buruz, izan fotovoltaikoaren eta berogailu sareen garapenari buruz, izan argindar eta biogasaren erospenari buruz, izan metanizazioa bezalako beste energia-berriztagarri batzuk aztertuz). 

15 langiletarik 30 batera pasako da Idazkaritza Orokorra 2024-ko bukaera aitzin. Garapen honek kolektibitatearen garrantzia erakusten du. Baina udalei eskainiak izanen zaizkien baliabideak oraindik zehaztekoak dira.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.