Abenduaren 31n, Biziren Etorkinekin Elkartasuna lan taldeak Urtats solidarioaren 4. edizioa antolatu du Patxokian. Arrakastatsua izan da, jendeari harrera egina izan delarik eguerditik 22:30 arte!
Egun hau zenbaki zonbaitetan? 50 bolondres mobilizatu dira antolakuntzan, 800 pintxo, 184 sorpresa, 105 matahami, 4 talde eta DJ.
3030€ biltzea lortu dugu eta dena etorkinak laguntzeko elkarteei emana izanen da: Bestearekin, Etorkinekin eta Une Ecole, un toit, des papiers !

Bizik eskertzen ditu laguntza ekartzeko eta emaitzak egiteko aktibatu diren pertsona, peña eta ekoizleak: beren bixkotxak ekarri dituzten Bestearekin-eko familiak, Ibaia Alde eta Patxoki peñak, Txoko, Etxepare, Poussin Bleu, Harranea Iparla, Fagaldia, Jacques Laporte, Dima, Or Konpon, Mari Koska, Patxanranga, Dj Txetx,…

Denek bestaren muinean elkartasuna ezarri dugu, migratzaileen aldeko ekintza sareari laguntza ekarriz.
Milesker deneri!