Ekainaren 28an, bozka dezagun metamorfosi ekologikoaren alde!

Herriko bozen bigarren itzulirako zonbait egun gelditzen direlarik, Bizi! elkarteak Ipar Euskal Herriko 8 herritan hautagai diren zerrendei orroitarazi die lurraldearen metamorfosi ekologiko eta sozialaren abiaraztearen premia. Elkarteko kideak “Gure geroa ketan joaten ari da, mundu berria eraiki dezagun” lema agerian utzi dute Biarritz, Bokale, Itsasu,  Senpere, Urketa, Urruña, Uztaritze eta Ziburun.

Kanpainan zehar, Bizik gomitatu ditu Herriko bozetan hautagai ziren zerrendak, nahasmendu klimatikoari aurre egiteko,  Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi ekologikoaren Itunak dituen neurri zehatzen hartzerat engaiatzerat. Igandean, ekainaren 28an, elkarteak herritarrak deitzen ditu bozkatu aitzin ikusterat beren hautuko zerrendak, ea Ituna izenpetu duen, bereziki zerrenda izenpetzaileak eta erronken heinean tokiko eraldaketaren alde engaiatzerat ez dela garrantzitsua erakusten duten ez izenpetzaileak lehian diren 8 herri hauetan.

Bistan dena, herri horietan, Bizik, deitzen du Ituna izenpetu ez duten zerrenden gaztigatzerat. 

Lehen itzulitik beretik Ituna izenpetu duen zerrenda nagusitu den 34 Herriko Etxeetaz(*) gain, 4 herritan lehian izanen diren zerrenda guziak Ituna izenpetu duten zerrendak edo zerrenda bateratuak dira: 

Azkaine: Pierre Clausell, Jean-Louis Fournier, Bénédicte Luberriaga, Gorka Taberna;

Baiona:  Jean-René Etchegaray,  Henri Etcheto; 

Hendaia:  Pascal Destruhaut,  Kotte Ecenarro; 

Maule:  Beñat Elkegaray,  Michel Etchebest, Louis Labadot.

Eta oraino bada herriko kontseilari bat hautatzekoa Alduden; Sanchotena Pierre, jada hautatua izan den eta Ituna izenpetu duen kontseilari zerrendakoa delarik.   

Hitza Hitz Lan Taldeak, Itunaren izenpetzeaz engaiatuak diren Herriko Etxe guzien engaiamenduen gauzatzea, herri eta hirigune mailan, jarraituko du ondoko asteetan eta horretarako lan taldea zabalduko da. Interesatuak diren pertsonek oraindanik beren berri emaiten ahal dute ondoko helbidean: comite.hitzahitz@gmail.com.

(*) Aiziritze, Aiherra,  Aldude, Anauze, Arrosa, Azkarate, Baigorri, Banka, Behaskane, Bidarte, Biriatu,  Donazaharre, Donibane Garazi, Donapaleu, Eiheralarre, Ezpeleta, Ezterenzubi, Gabadi, Gamarte, Hazparne, Hiriburu, Irulegi, Izura, Jatsu, Kanbo, Lehuntze, Liginaga-Astüe, Milafranga, Mugerre, Muskildi, Pagola, Sara, Urepele, Zaro