Herriko bozen garaian Iparraldeko biztanlegoaren %62a ordezkatzen duten 46 Herriko Etxe engaiatu dira Herriko eta Hirigune elkargo mailan, Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren 7 arlotan ekintzen eramaiterat: mugikortasun eztian, energia berriztagarrian, elikadura biologikoan eta tokikoan, energiaren menperatzean, hondakinen murriztean, euskoaren garatzean eta Klima planaren deklinatzean. Larrialdi klimatikoaren aitzinean, Biziren Hitza Hitz lan taldeko Begirale ekologikoek begia idekirik …
Category: 2020-2026 jarraipena
Mar 02 2021
TIRRIT 👎 Maule
Labadot jauna, Ituna izenpetzean, bere herriko bideak bizikletentzat egokitzera engaiatu da. Alta, bere agintaldia hasten du Kolegioko zubian, bizikletentzat egina zen egokitze baten kentzeko xedearekin: 3 urteko atzeratze bat da, autoendako bi norabide dituen bide bati buruz. Xede hori, legearen errespetu aldetik susmagarria dena, engaiamendu ekologikoen eta historiaren norabidearen kontra doa! Bizik espero du Herriko …
Mar 01 2021
TXALO 👍 Milafranga
Goresmenak eman nahi ditugu, 2020ko irailaren 24ko Herri Kontseiluan aho batez, kargualdiaren lehen urtean, Itunaren engaiamendua errespetatuz, Eusko tokiko monetari kidetu den Milafranga herriari! Herri kazetaren arabera, “Milafrangako herriak elkartasun ekonomiko eta soziala, trantsizio ekologikoa, elkarte-bizitza eta euskararen erabilera publikoa bere lurraldean bultzatzeko asmoa du”. Herriko beste saltegi batzuekin batzen da beraz, hots okindegia eta …
Feb 11 2021
Zure herriaren begirale ekologiko bilaka zaitez!
2020ko herri eta elkargoko hauteskundeen karietara, Ipar Euskal Herriko biztalegoaren %62a ordezkatzen duten 46 herri, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren alde lan egiten engaiatu ziren. Hitza Hitz batzordeak segurtatu behar du beraz hitz hauek egiazki ekintzak segitzen dituztela. Baina Hitza Hitz batzordeak 2.000 biztanle baino gehiago dituzten 10 Herriko Etxek egiten dituzten ekintzen jarraipena egiten du (3 …
Dec 14 2020
Bizik bere 2020-2024 bide orria argitaratzen du “De la transition à la métamorphose – Trantsiziotik metamorfosira”
Bizik bere 2020-2024 bide orria argitaratzen du“De la transition à la métamorphose – Trantsiziotik metamorfosira” https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2020/12/EUS-Trantsiziotik-metamofosira-FINAL.pdf Gai batek bereziki animatzen zaitu? Lan talde baten juntatzeko gogoa? Izen emaite orri hau zuretzat da: https://forms.gle/57Fzxp594ZvGmQze9 Larunbatean, azaroaren 21ean iragan den Biziren Biltzar Nagusi Estrategikoak burutu du Maule, Ziburu, Donibane Garazi eta Baionan gaindi iragan den eztabaida, gogoeta eta …