Ehunka ginen, joan den larunbatean, Azken Patxoki Dantza emateko. Momentu zirraragarria, emozio handikoa! Mila esker Ikusiko, Zetkin, Izan eta DJ Lilzi gau osoan giroa pizteagatik,Eskerrik asko PAFi poteoa antolatzeagatik, baita Patxondo eta Epaiskari beren esku ukaldiengatik,Esker mila azken besta horretarako hainbeste eman duten laguntzaileei,Eskerrak zuei denei, gurekin izateagatik. Eraikina hurrengo asteetan eraisten hasiko da. Beraz, …
Category: Patxoki Berria
Nov 21 2025
Patxokin, obra handiak hasi aitzin, azken besta!
Patxokiren 40 urteak duintasunez ospatzeko eta Patxoki berriari bizi luzea opatzeko, hitzordua finkatua da azaroaren 29an larunbatarekin, oraingo eraikinean eginen den azken bestarako, Baionako Tonneliers-en karrikako 23bis zenbakian. Patxokik gomitatzen ditu urte hauetan lekua biziarazi duten militante eta artista belaunaldi guziak, bertan aritu diren laguntzaile guziak, eta gaualdi ahaztezinak bizi izan dituzten pertsona guziak elkarrekin ospatzera “Azken Patxoki Dantza” izeneko besta giroko gaualdi musikal eta militantea.
Nov 06 2025
Azken Patxoki dantza
Jan 31 2025
Patxoki Berria: Emaitzak egiteko eta suskripzioak hartzeko deialdia
Azken 40 urteotako lokal enblematikoa den Patxokitik gaur egungo eta ondoko hamarkadetako erronka nagusiei buru egiteko tresna sortzea: hori da Patxoki Berria egitasmoaren asmoa. Baiona Ttipiaren bihotzean, giro atsegineko elkargunea eta topagune herrikoia, Euskal Herriko metamorfosi ekologiko eta sozialaren zerbitzura diren lan eta bilkura guneak, etxebizitza sozialak eta aterpetxe kolektibo eta solidarioa eskainiko ditu, eremu …















