Category: kazeta-1

ZATO GUREKIN

Larrialdi klimatikoari aurre egiteko, herritarrak engaiatzen dira begirale ekologiko moduan Herriko Etxeek eta Hirigune Elkargoak beren Metamorfosi Ekologiko engaiamenduak errespetatzen dituztela segurtatzeko. Espezie batzu begirale ekologiko  deitzen dira zeren beren sentsibilitatea bizi diren ekosistemen mailan diren aldaketen adierazle goiztiarra da. Sagarroien kasua da eta hauek bezala, Hitza Hitzen begiraleek beren Herriko Etxeen ekosisteman beren ekarpena …

Continue reading

BEGIRALE BATEN POTRETA 🦔 Joan Indaburu

Zerk bultzatu zaitu begirale ekologiko izaitera? Begirale ekologikoa izaitea enetzat ez zen jarraipen ekintza sinple bat egitea bakarrik  bainan lurraldearen garapena bideratzen duen proiektu batean parte hartzea ere. Itunarekin bat egin duten herriek Iparraldeko biztanleriaren %62 ordezkatzen dute. Gero, atzerrian zenbait urtez bizi izanik sartzen naiz eta sentitu dut begiralea izaitea tokikoarekin berriz konektatzeko modu …

Continue reading

EUSKAL ELKARGOAN ZER? 👀 Zer Plan biharko?

Euskal Hirigune Elkargoak (EHE) datozen hilabeteetan bozkatuko ditu lurraldearentzat ondoko urteetan egituratzaileak izanen diren hainbat dokumento, azken hauek nahasmendu klimatikoaren kontrako borrokan erabakigarriak direlarik. Alabaina, tokiko kolektibitateek zuzenki edo zeharka (dokumento horien norabideen ondorioen bidez), berotegi efektuko gasen isurketen %50aren ardura badute!  Dokumento horietan bozkatua izan den lehena, Ipar Euskal Herriko Klima Plana hots Lurraldeko …

Continue reading

BAZINAKIEN? 🧐 Hemendik 2022a arte, jantegietan, %50 kalitatezko ekoizpen zerbitzatu

Laborantza eta elikadurari buruzko  2018ko urriaren 30eko “EGAlim” legeak hainbat neurri aintzin ikusten ditu sukaldaritza kolektibo publiko eta pribatuentzat.   2019ko azaroaren lehenetik goiti, eskoletako jantegiek jadanik proposatu behar dute astean behin bazkari begetariano bat, eta 2020ko urtarrilaren 1etik goiti, erabilpen bakarreko plastikoak (pastikozko ur botoilak bezalakoak) debekatu behar dituzte.  2022ko urtarrilaren lehenean, menuen %50a gutienez …

Continue reading

SAR HITZA

Herriko bozen garaian  Iparraldeko  biztanlegoaren %62a ordezkatzen duten 46 Herriko Etxe  engaiatu dira Herriko eta Hirigune elkargo mailan, Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren 7 arlotan ekintzen eramaiterat: mugikortasun eztian, energia berriztagarrian, elikadura biologikoan eta tokikoan, energiaren menperatzean, hondakinen murriztean, euskoaren garatzean eta Klima planaren deklinatzean. Larrialdi klimatikoaren aitzinean, Biziren Hitza Hitz lan taldeko Begirale ekologikoek begia idekirik …

Continue reading

TIRRIT 👎 Maule

Labadot jauna, Ituna izenpetzean, bere herriko bideak bizikletentzat egokitzera engaiatu da. Alta, bere agintaldia hasten du Kolegioko zubian, bizikletentzat egina zen egokitze baten kentzeko xedearekin: 3 urteko atzeratze bat da, autoendako bi norabide dituen bide bati buruz. Xede hori, legearen errespetu aldetik susmagarria dena, engaiamendu ekologikoen eta historiaren norabidearen kontra doa! Bizik espero du Herriko …

Continue reading

TXALO 👍 Milafranga

Goresmenak eman nahi ditugu, 2020ko irailaren 24ko Herri Kontseiluan aho batez,  kargualdiaren lehen urtean, Itunaren engaiamendua errespetatuz, Eusko tokiko monetari kidetu den Milafranga herriari! Herri kazetaren arabera, “Milafrangako herriak elkartasun ekonomiko eta soziala, trantsizio ekologikoa, elkarte-bizitza eta euskararen erabilera publikoa bere lurraldean bultzatzeko asmoa du”. Herriko beste saltegi batzuekin batzen da beraz, hots okindegia eta …

Continue reading