Category: Informatu – Formakuntzak
Nov 02 2012
Bizi !k, sumindurik eta kezkati, Aurore Martin-en berehalako askatzea galdegiten du
Bizi ! mugimenduak gaitzesten ditu irmotasun haundienarekin Aurore Martin Batasunako militantearen Español estaturatzea eta bertan haren kartzelaratzea. «Ezin onartuzkoa da edozoin demokrata kontsekuenterentzat, arriskutsua askatasun publikoentzat eta errotik kezkagarria Euskal Herrian bere bidea egiten saiatzen ari den bake prozesuari zintzoki lotua den edozoin pertsonarentzat»: hara nola Bizi ! mugimendu altermundialistak aurkezten duen PS gobernuak hartu erabakia. Erabaki …
Oct 31 2012
Euskoen aholkulari formakuntza
“Euskoen aholkulari” formakuntza bat antolatua da azaroaren 3an larunbatez MRA Fundazioan, atsaldeko 2ak30tan. Bi oren eterdi irauteko pentsatua, euskoari buruz beren jakitatea sakondu nahi duten guzieri zabaldua da, tokiko monetaren aholkulari bilakatzeko. Euskal moneta, ekologikoa eta solidarioa sustatu nahi duteneri formakuntzan erakutsia izanen da nola euskoa presentatu bilkuretan, txosnetan edo sinpleki beren ingurukoekin. Usuenik pausatuak diren galdereri …
Oct 27 2012
10 000 manifestalari Baionan AHTaren kontra!
Manifestaldi harrigarri batek Baionako karrikak okupatu ditu ia hiru orduz larunbata honetan, urriaren 27an ! 100 traktore aintzinean zituztela 10 000 pertsona joan dira Lauga-tik Suprefeturara. Bizi!ren desfilea animatua bezain koloretsua zen eta aintzinean bazuen kamion bat non Emeki Luke-ek 4 Daltonak eta haien jaunttokeriak gelditzen zituen eszena bat jokatua zen. Lau Dalton hauek Joe …
Oct 23 2012
Bizi ! mugimenduko 11 kide arrastatuak Pauen, AHTaren aurkako ekintza baten karietarat
Astearte honetan, urriaren 23an, goizeko 10k30tan, Bizi! euskal mugimendu altermundialistako 18 kidek ekintza ikusgarri bat burutu dute Pauen (64), Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak AHT berriaren Tours-Bordale zatiaren diruztatzearen alde hartu duen erabakia salatzeko. Bizi!ko ekintzalarietarik 11 arrastatuak izan dira eta orain bertan Paueko komisaldegian dira. Ekintza hau, Bordale-Hendaia AHT berriaren kontra eta existitzen diren treinbideen …
Oct 18 2012
AHTa, klimaren etsaia!
Gaur egun nagusia den ekoizpen, kontsumo, lurralde antolaketa, garraio, ekonomia destokiratu, laborantza intentsibo, etab. ereduaren jarraipenak, atzerabiderik gabeko hein baten gainditzerat eramaiten ahal gaitu. Hots 2050 urtetik beretik, gaur sortu diren haurrek 40 urte ez dituztelarik ukanen ere, klima uzkailketaren hasterat. Beroketa efektuzko gasen isurketa mailan (gaur egungo klima makurtze eta uzkailketaren iturri diren isurketa …