Category: Informatu – Formakuntzak
Jan 20 2015
«Euskal Herria burujabetza energetikorantz» hitzaldi-eztabaida
Udalbiltzak (*), Euskal Herriko Udal eta Udal hautetsien biltzarrak, Bizi ! mugimenduarekin batean ostirala honetan, urtarrilaren 23an, arratseko 19 :00etan aurkeztuko du Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan,20 Cordeliers karrikan Baionan, ‘Euskal Herriaren burujabetza energetikorantz joateko gida’. Xabier Zubialde, gidaren egileak, Igor Aldalur, Eibarko zinegotziak eta Euskal Garapen eta Kohesio Fondoko kideak, Iban Grossier-ek Bizi ! mugimenduko …
Dec 19 2014
Potreta : Marie, 29 urte, Angelu
Bizi !-rekin engaiatzea, zentzua duten ekintzetan parte hartzea da. « Bizi !-rekin bat egiteko gogoa piztu zait elkartearen ekintzak segitzen bainituen eta gustukoak bainituen. Ideia berak partekatzen ditut. Gure planetaren geroak eta jendearen geroak kezkatzen naute. Indibidualista, gure baitan hetsi eta biziki triste bilakatzen ari gara. Orduan, jendarte ona, partekatzea, elkarren laguntzea eta ongi izatea sustatzen duten iniziatiba …
Dec 08 2014
BIZI! Xiberoa-ren lehen jünta
Klima kanbiamena “aidean” baizik ez dela pentsatzen badüzü… Klima kanbiamena oroen arrenküa dela uste badüzü, Klima kanbiamenaren apürrarazteko alternatibak edo solüzioneak badirela uste badüzü Heben ere, Xiberoan, gaüzak aitzinarazten ahal dütügüla uste badüzü, Eta ez dügüla haidürü egoitekorik… Ordüan BIZI! Xiberoa zuretako eginik da! Tziauri antolatürik den lehen jüntalat: abendüaren 13an, arrestiriko 6 orenetarik 8 …
Dec 05 2014
Société Générale banketxea Alpha Coal proiektutik ateratzen da! Mobilizazioa emankorra da!
Mobilizazioa emankorra da, borroka klimatikoa irabazten ahal dugu . Ostirala honetan, abenduaren 5an, arratsaldeko 16:30tan, Société Générale Pays Basque – Sud des Landes-eko zuzendariak Bizi ! deitu du segurtatzeko mugimendu altermundialistak untsa lortu zuela Société Générale banketxearen mezu elektronikoa. Mezuel hortan banketxeak adierazten zuen Alpha Coal klima suntsitzailea den proiektutik ateratzen zela. Hala zen bai, minuta …

















