Category: Informatu – Formakuntzak
Jun 27 2014
Kutsazerga: Hollande gobernamenduaren iruzur handia
Kutsazergaren ordez bidesari baten sortzea gibelatze demokratiko eta ekologiko larri bat da. Kutsazergaren geroa finkatzeko Hollande gobernamenduak plantan eman zuen legebiltzarreko ikerketa lan taldeak berak eginiko gomendioei kasu egin gabe eta garraio, hazkurrigintza eta saltegi handien nagusien lobby oldarkorrenen aintzinean amore emanez Hollande gobernamenduak ezeztatu du legebiltzar kideen gehiengo haundi batek bozkatutako lege bat. Emaitza …
Jun 17 2014
Bizi!k greban diren tren langileekin elkartasuna adierzten du
Greban dauden tren langileek komunikabideetan sekulako zafraldiak pairatzen dituzten unean, Bizi!k sustengu argiena ekarri nahi die. Gobernuak proposaturiko trenbideen erreformak, azken urte horietan SNCFak eraman duen politikaren ondorio txarrenak gogortuko ditu. Trenbidezko merkantzien garraioan, SNCFak 55 miliar tona-kilometro 2003an garraiatzen zituen, gaur egun 16 miliar baino gutiago, eta lege proiektuan deus ez dute aurreikusi …