Category: Harrera

Alternatiba Zokoa – Egitaraua

9:30tan : Alternatiba herrixkaren idekitzea Tokiko, etxaldeko, bidezko ekoizpenen edo ekoizpen biologikoen merkatua; Zatozte zuen asteko erosketen egiterat! Goizeko 10etarik goiti : tailer eta animazio desberdinak : txirrindula konpontzea, xaboi egitea, Linux install party, erakusteko apartamenduaren bisita, trukaketa gunea, haurren joko kolektiboen xokoa, etab. 10:30tan : arroltze ta xingarra, pintxo beganoak, taloak, etab. Arrantza tradizionalean erabiltzen diren erregai alternatiboei …

Continue reading

Alternatibako langileen biltzar nagusia.

Ortziral arratsean irailaren 26an, Alternatibako langileen biltzar nagusia. Hitzordua 19:00etan PEParen aintzinean (Zokoako portuko norantza) Langile guziak gomitatuak dire Alternatiba Zokoako arrakastarentzat ezinbertzekoa izanen den bilkura hortarat 19:00 langileen harrera, urriaren 5ko egunaren aurkezpena, antolakuntza orokorra, esparruen arduradunen aurkezpena 19:30 gunearen bisita eta lan guneen ikuspegia 19:50 lantaldeak, lan guneak eta txandak 20:30 afari-aperitifa (eskainia) …

Continue reading

Zu ere sar zaite Bizi!-ren besta taldera !

Bizi!-ren baitan existitzen da besta talde bat antolakuntzarekin ikustekoa duen guziaren inguruan lanean ari dena. Bizi-ren koordinaketak erabakitzen duen egutegiaren arabera, talde hau gertakari ezberdinen antolatzeaz arduratzen da : bazkariak, janari mahaiak, edantokiak, erakusketak, hitzaldiak, manifestaldiak, desfile aldarrikatzaile eta alaiak, etab… Artxibaketaz eta materialaren kudeaketaz arduratzen da ere. « Itzaleko talde » hori denetarik egiten duten pertsonek osatzen …

Continue reading

Aldaketa klimatikoa: Alternatibaren sartzea

Frantses Estatuan zehar hamar milaka jende goaitatuak dira Datozen asteetan, hamar milaka jendek parte hartuko dute Alternatiba ezberdinetan. Alternatiba iaz Baionan sortu den larrialdi klimatiko, sozial eta ekologikoari aurre egiteko alternatiben herrixka da. Hauek dira datozen hitzorduak: Irailaren 20 eta 21an Gonesse herrian, irailaren 28an Nantes-en, urriaren 4 eta 5an Lille-en, urriaren 5an Ziburun, urriaren …

Continue reading

Alternatiba Zokoa: Sukaldariei eta teknikalariei deia (izan profesionala ala ez)

Laguntzaileen beharra dugu sukaldaritzan laguntza emaiteko, hizlarien, laguntzaileen eta publikoaren apairuen eta talo ogitarteko, matahamiak, etab… prestatzeko Alternatiba Zokoa gertakariarentzat. Alternatiba Zokoaren sukaldaritza taldearen bilkura astelehen huntan irailaren 15ean 19:00etan 20 Cordeliers karrikan Baiona ttipian Laguntzaileak xekatzen ditugu materialaren kudeaketan laguntzeko ere Alternatiba Zokoarentzat, izan mahai/kaderak, elektrizitatea, etab…. Alternatiba Zokoaren talde teknikoaren bilkura asteazken huntan …

Continue reading

Bizi! klika zonbaitetan!

Bizi!ri buruz jakin nahi izan duzun guzia, galdatzea ausartu gabe! Bizi!k 5 urtez eramaniko etengabeko lanari buruzko bideoa non Bizi!ren helburuak, lan moldeak eta ibilmoldeak agertzen diren. Bizi!ko kide bilakatzeko: Kide bilakaktzeko, Hitzarmenarekin adostasuna erakutsi behar da, eta kidetza dokumentoa osaturik igorri behar da kidetzaren ordainketarekin. -10 euro ikasle, langabetu, langile eta prekarioentzat. -30 euro …

Continue reading

Baionako bestetan ere, euskoa denen esku !

44 ostatu eta jatetxe, laborari platerak, eta ezohizko aldagune bat Patxokin : Baionako bestak aukera on bat izanen dira zure euskoen erabiltzeko eta zure lagunak kidearazteko, besta egiteko tokiko ekonomia eta euskara sustengaztuz ! Besten denboran Pyrénées ostatuak ezingo du aldagune jarduera bete, horregatik ezohizko aldagune eta kidetza gune bat Patxokin antolatua izanen da, 23 Tonneliers karrikan, …

Continue reading

Baionako Bestak Bizi!-rekin

Bizi!-k laguntzaile andana bat xekatzen du Baionako Bestentzat (uztailaren 22a asteartetik uztailaren 28a astelehenera): Ostatuan xerbitxatzeko, garbiketa, sukaldea, afitxa kolaketa, etab… Giro ezin hobean! Aste baten buruan hasten dira bestak eta oraindik ez ditugu bete lan itzuli guziak !

Kutsazerga: Hollande gobernamenduaren iruzur handia

Kutsazergaren ordez bidesari baten sortzea gibelatze demokratiko eta ekologiko larri bat da. Kutsazergaren geroa finkatzeko Hollande gobernamenduak plantan eman zuen legebiltzarreko ikerketa lan taldeak berak eginiko gomendioei kasu egin gabe eta garraio, hazkurrigintza eta saltegi handien nagusien lobby oldarkorrenen aintzinean amore emanez Hollande gobernamenduak ezeztatu du legebiltzar kideen gehiengo haundi batek bozkatutako lege bat. Emaitza …

Continue reading

Uztail hastapenean, Bizi !-k bi gertakari garrantzitsutan parte hartuko du :

Rennes hirian, nazioarteko elkartasunaren udako unibertsitatean uztailaren 2tik 5era, CRID-ek antolaturik. Notre-Dames-des-Landes-ko elkarretaratzean, uztailaren 5 eta 6an, Bellevue-ko lurretan. Lau egunez Rennes hirian hiritar alternatibak agerian emaiteko, tailerrak, eztabaidak eta animazioak « Elkarrekin ongi bizi, posible da » lemapean antolatuak izanen dira. Planeta osoan horrelako alternatibak ugaritzen dira. Erakusten dute erasotzen gaituzten krisien aitzinean, herritarrak ez direla …

Continue reading